2007.eko Urriaren 2ekoa

Lezon, 2007ko urriaren 2an, asteartea, goizeko 8:00etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA, udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean, Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza eta Silbia Folgueira Fernández bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2007ko abuztuaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

HIRIGINTZA ETA INGURUGIROA

 

3.- Iván Bustiza Arrutiri behin betiko lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 27ko beheko B lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko (2007HO300010).

Iván Bustinza Arrutik, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, B lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Iván Bustinza Arrutiri, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, B lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion abenduaren 12ko Alkatetzaren 06/904 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 12an hitzarmena izenpetu zuen Iván Bustinza Arrutirekin, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, B lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak apirilaren 19ko 07/338 dekretuaren bidez eman zion Iván Bustinza Arrutiri, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, B lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, eta Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Iván Bustinza Arrutiri, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, B lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Iván Bustinza Arrutiri, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, B lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 43,81 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Ioritz Rojo Gabilondori behin betiko lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, C lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko (2007HO300011).

Ioritz Rojo Gabilondok, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, C lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Ioritz Rojo Gabilondori, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, C lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion urtarrilaren 11ko Alkatetzaren 07/017 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko urtarrilaren 11an hitzarmena izenpetu zuen Ioritz Rojo Gabilondorekin, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, C lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak uztailaren 25eko 07/070 dekretuaren bidez eman zion Ioritz Rojo Gabilondori, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, C lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Ioritz Rojo Gabilondori, Jaizkibel hiribideko, 7ko beheko, C lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Ioritz Rojo Gabilondori, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, C lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 34,38 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Aloña Telleria Urdanpilletari behin betiko lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko (2007HO300022).

Aloña Telleria Urdanpilletak, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Aloña Telleria Urdanpilletari, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion martxoaren 8ko Alkatetzaren 07/218 ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2007ko martxoaren 8an hitzarmena izenpetu zuen Aloña Telleria Urdanpilletarekin, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak uztailaren 9ko 07/633 dekretuaren bidez eman zion Aloña Telleria Urdanpilletari, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aloña Telleria Urdanpilletari, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta, gainera, jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU: Aloña Telleria Urdanpilletari, Jaizkibel hiribideko, 27ko beheko, D lokal komertzial ohia etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 34,13 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Igor Zapian Murillori behin betiko lizentzia emateko proposamena, Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko (2006HO300014).

 

Igor Zapiain Murillok, Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lehengo lokalean egindako etxebizitzaren lehen erabilpenerako lizentzia eta hirugarren sektorekotik etxebizitzatara aldatzeko behin betiko lizentzia eskatzen ditu.

Arretxene kalea 5ean kokaturiko lehengo lokalean hirugarren sektorekotik etxebizitzatara erabilpena aldatzeko behin behineko lizentzia eman zitzaion Igor Zapiain Murillori 2004ko maiatzaren 5eko Alkatetzaren ebazpenaren bidez.

Lezoko Udalak 2004ko maiatzaren 5ean hitzarmena izenpetu zuen Igor Zapiain Murillorekin, Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lehengo lokala hirugarren sektoretik etxebizitza erabilerara pasatzeko.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak 2004ko maiatzaren 5eko 182/2004 dekretuaren bidez eman zion Igor Zapiain Murillori Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lokalean etxebizitza bat egiteko obra lizentzia.

Arkitekto aholkulariaren txostena eta txosten juridikoa kontuan edukirik, aldi beran, Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Igor Zapiain Murillori Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko lizentzia ematea.

BI: Hirigintza Hitzarmenaren zazpigarren klausula lehen erabilpeneko lizentziaren eta hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin betiko baimenaren parte da eta gainera jabetza erregistroan inskribatu behar da, hain zuzen ere finkari dagokion sailaren ohar marjinalean.

HIRU Igor Zapiain Murillori Arretxene kalea 5, behea A-n kokaturiko lokala etxebizitza gisa erabiltzeko lehen erabilpen lizentzia ematea.

LAU: Ogasun Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du, Hiri Kontribuzioan aldaketa egiteko.

BOST: Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa 863,70 € da eta lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak 86,37 €.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Ismael Payo Vázquezi obra lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 33 bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko (2007H0030015).

 

Ismael Payo Vázquezek obra lizentzia eskatu du Jaizkibel hiribideko 33ko behe-solairuan dagoen lokalean etxebizitza egiteko.

Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 07/545 Dekretuaren bidez eman zitzaion.

Txosten juridikoa ikusirik.

Era berean, arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela dioenez:

Eraikitako 62,62 m² dituen lokal bat egokitu nahi da etxebizitza gisa, bertan bi logela beren banaketa gunearekin, sukalde-jangela-egongela bat eta bainugela bat eta hall bat eginez, guztira 51,62 m² erabilgarriko azalera.

Hau izenpetzen duen teknikariak 2007ko ekainaren 6an egindako txostenean eskatzen zen, obra lizentzia lortu ahal izateko, gelen gutxieneko altuerarekin eta aireztapenarekin zerikusia zuten aspektu batzuk aldatu egin behar zirela, eta gainera etxebizitza berrirako sarbidea elementu komunetatik ezin egina justifikatzea edo, bestela, sarbide berriarekin proposamena.

Dokumentazio aztertu ondoren hau seinala daiteke:

Etxebizitzarako sarbideari dagokionez, proiektuari bateratu zaio Jaizkibel hiribideko 33ko bizilagunen komunitateak izenpetutako idatzi bat eta hartan adierazten da eskuartean dugun lokalari ezarritako baldintza, alegia, sarbidea zuzenean kaletik egin beharra, eta inolaz ere ez portaletik barrena. Beraz, elementu komunetatik barrena ezinezkoa denez, etxebizitzan sartzeko proiektuan egindako proposamena zuzena iruditzen zait.

Gelen altura libreei dagokienez, lokalaren altuera 3,75 m baino handiagoa denez, ez dago inolako arazorik sabaien azken altuera aldatzeko eta 2,50 metrotako gutxieneko altueraren baldintza betetzeko.

Sukaldea eta komuna aireztatzeari dagokionez, erauzketarako hodiak lokalean lehendik daudenei konektatzeko asmoa azaltzen da, aire biziatua eraikinaren teilaturaino eramateko. Hodien zenbateko zehatza eta haien mantenimendu egoera obrari ekin arte ezagutuko ez denez, hala behar izanez gero alternatiba gisa aurreikusi da hodi esklusiboak teilaturaino eramatea eraikinaren fatxadari erantsita edota karbono aktibozko iragazkiarekin kanpaiak jartzea berzirkulaziorako. Proposamena bidezkoa iruditzen zait baina ohartu behar da ezen karbono iragazkidun kanpaia sukaldean jartzeko azken alternatiba horrek, soluzio tekniko egokia izanik ere, ez duela betetzen Udalak onartutako ordenantza eta, beste araudirik ez dagoen bitartean, aireztapen hodiak eraikinaren teilaturaino eraman behar direla, Babes Ofizialeko Etxebizitzen diseinu ordenantzako 5.2.e artikuluan ezartzen den bezala.

Azkenez, egoki iruditzen zait obra lizentzia ematea, nahiz eta kontuan eduki beharko den aireztapena teilaturaino eramateari buruzko azken aspektu hori, habitagarritasuna lortu ahal izateko. Era berean, etxebizitzak esekitokirik ez daukanez, horren ordez arroparentzako lehorgailu bat jarri beharko da, eta horrela adierazten zaizu dagozkion ondorioetarako.

Hori ikusirik, Hirigintza eta Ingurumen zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ismael Payo Vázquezi obra lizentzia ematea, Jaizkibel Hiribideko 33 bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko, arkitekto aholkulariaren txostenean seinalatzen diren baldintza guztiak betetzekotan, ebazpen honen azalpen partean adierazi bezala.

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergari dagokiona guztira 1.622,73 euro da.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Kepa Isasi Salaberriari obra lizentzia emateko proposamena, Txulotxo kaleko 6an bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko (2007H0030019).

Kepa Isasi Salaberriak obra lizentzia eskatu du Txulotxo kaleko 6ko behe-solairuan dagoen lokalean etxebizitza egiteko.

Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 07/550 Dekretuaren bidez eman zitzaion.

Txosten juridikoa ikusirik.

Era berean, arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik.

Hori ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Kepa Isasi Salaberriari obra lizentzia ematea, Txulotxo kaleko 6an bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko,

Habitagarritasuna lortzeko beharrezkoa izango da etxebizitzako ateek, bai atarikoak eta bai barrengoek, irisgarritasun baldintzei buruzko 68/2000 Dekretuan finkatutako baldintzak betetzea.

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergari dagokiona guztira 2.320,78 € da eta obraren gaineko tasa 450 €.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Elur Mitxelena Zuloagari obra lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel hiribideko 31ko bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko (2007H0030014).

 

Elur Mitxelena Zuloagak obra lizentzia eskatu du Jaizkibel hiribideko 31ko behe-solairuan dagoen lokalean etxebizitza egiteko.

Aipatutako lokal komertziala etxebizitza erabilpenera aldatzeko behin-behineko baimena 07/381 Dekretuaren bidez eman zitzaion.

Txosten juridikoa ikusirik.

Era berean, arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, honela dioenez:

Hau izenpetzen duen teknikariak txosten hau idatzi du Lezoko Jaizkibel hiribideko 31.ean bebarruan kokatutako lokalerako obra lizentzia eskatu izanaren ondorioz.

Eskatzailea Elur Mitxelena da eta Fernando Garate Churruca, Agustín Oteiza Agirre, Mikel Arrillaga Mayoz eta Unai Aldama Elorza (Arkibide, S.L.) taldeak idatzi eta Euskal Herriko arkitektoen Elkargo Ofizialak 2007ko urtarrilaren 11n bisatutako exekuzio proiektuaren dokumentazio osagarria aurkeztu du. Dokumentazio hori osatzen dutenak dira 2007ko apirilaren 25ean egindako txostenean errekeritzen ziren zuzenketak justifikatzeko idatzia, etxebizitzarako portaletik sarbide-baimena ukatuz Jaizkibel hiribideko 31ko auzoen idatzia, "05bis" banaketa plano bat eta baldintza Agiria, guztia ere proiektuaren idazleek behar bezala izenpeturik eta 2007ko ekainaren 1ean Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturik.

Eraikitako 68 m² duen lokal bat etxebizitzatarako egokitu nahi da, bi logela, egongela-jangela-sukalde bat, bainugela bat eta hall batekin, azalera erabilgarria guztira 57,10 m² izanik.

Hau izenpetzen duen teknikariak 2007ko apirilaren 25ean egindako txostenean eskatzen zen, obra lizentzia lortzeko, ondorengo zehazpen hauek zuzendu edo justifikatu beharra:

-Etxebizitzarako sarbidearen aldaketa elementu komunetan barrena edo, hala ez balitz, horren ezina justifikatzea.

-Zenbait gelaren aldaketa babes ofizialeko etxebizitzen ordenantzan finkatutako habitagarritasun parametroak betetzeko.

-Exekuzio Proiektuari buruzko Baldintza Agiria jasotzea horren dokumentazioa osatzeko.

-Irisgarritasunaren araudia betetzen dela justifikatzea etxebizitzako ateei dagokienez.

-Komunaren aireztapen sistema justifikatzea hura etxearen teilaturaino eramanez.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren seinala daiteke:

Logelaren eta bainugelaren neurriak behar bezala doitu dira babes ofizialeko etxebizitzen ordenantzako baldintzak betetzeko, halaber barneko ateen zabalera librea, irisgarritasun araudian finkatu bezala egingo direlarik.

Etxebizitzarako sarbidea eraikinaren elementu komunetatik ezin egina justifikatu da, auzoen ezezkoaren bidez.

Proiekturako behar den dokumentazioa osatu da.

Hori guztia dela eta, etxebizitzaren banaketak behar bezala betetzen du Lezon indarrean dagoen araudi urbanistikoa. Halere, komunaren eta sukaldearen aireztapen sistema ez da eraman etxearen teilaturaino babes ofizialeko etxebizitzen ordenantzak ezartzen duen bezala hirugarrenekotik egoitza erabilpenetara aldatzeko gaur egun Lezoko udalerrian indarrean dagoen ordenantzak aipatzen duen bezala.

Azken batean, egokia iruditzen zait obra lizentzia ematea, nahiz eta azken xehetasun hori kontuan eduki beharko den obrak egiterakoan eta sukaldearen eta bainugelaren aireztapena etxearen teilaturaino doazen hodien bidez egin behar izan, baldintza hori derrigor bete beharko delarik habitagarritasun lizentzia lortzeko, eta horrela adierazten dizut ondorio orotarako."

Hori ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak jarraian heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Elur Mitxelena Zuloagari obra lizentzia ematea, Jaizkibel hiribideko 31ko bebarruan dagoen lokala etxebizitza bihurtzeko, arkitekto aholkulariaren txostenean seinalatzen diren baldintza guztiak betetzekotan, ebazpen honen azalpen partean adierazi bezala.

BI: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

HIRU: Eraikuntzen gaineko zergari dagokiona guztira 1.939,96 € da eta obraren gaineko tasa 450 €.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

10.- Juana Escamendi Garmendiari eta Garbiñe Irazusta Escamendiri eskatutako, Apaiziartza baserriaren berrikuntza-obretarako lizentziaren aldaketa ukatzeko proposamena.

Lezoko Udalak 2004ko irailaren 27ko Tokiko Gobernu Batzordearen ebazpenaren bitartez Apaiziartza baserria zaharberritzeko lizentzia eman zuen.

2007ko otsailaren 19an Tokiko Gobernu Batzarrak Garbiñe Irazusta Eskamendiri luzamendua eman zion obrak egiten segitzeko, hura 18 hilabetetan zehaztuz, akordioaren jakinarazpena jasotzen zuenetik kontaturik.

2007ko apirilaren 17an Juana Escamendi Garmendiak eta Garbiñe Irazusta Escamendik udal honetako sarrera erregistroan aurkeztu zituzten proiektu-aldaketarekin plano batzuk, haien onarpena eskatuz.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, eta honela dio:

"Txosten hau idatzi da Juana Escamendi Garmendiak uztailaren 24an aurkeztutako eskaeraren inguruan, hartan, 2007ko apirilaren 17an udal erregistroan entregatu eta oraindik erantzun gabe aurkitzen den, Apaiziartza baserriaren birgaitze proiektuaren aldaketa dokumentuari erantzuteko eskatzen baitu.

Aldaketak jasotzen dituzten planoak Alejandro Arrospidek idatziak dira eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2007ko apirilaren 12an bisatuak.

Aurkeztutako planoek 2004ko ekainean aurkeztutako Oinarriko Proiektuaren aldaketa suposatzen dute baserria birgaitzeko. Aldaketa horretan hegal bat proposatzen da lehen oinean 1,03 metrokoa sarrerako fatxada osoan zehar eta alboko fatxadaren parte batean, eta gainera hegal hori alboko fatxadan zabaltzea 5,05 metro arte eta 3,90 metro zabalean eta dagoen terrenotik bertaraino sarbidetarako eskailera bat. Jabeekin izandako bilkura batean haiek argudiatu zuten ezen, soluzio horrekin, sarbide independente bat egiten zutela beren etxebizitzara eta bertan behera utz zezaketela etxekoneko etxebizitzaren gain zuten bide zorra beren etxebizitzara heltzeko. Gainera espazio estali bat lortzen zuten ibilgailuren bat aparkatzeko.

Proposamena aztertu ondoren ondorengo hau seinala daiteke:

Ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeko 30. artikuluak baserriak berreraikitzeari eta horretarako baimena emateari buruzkoak, bertako 3. atalean erabakitzen du ezen berreraikitze-obrak errespetatu egin beharko du beti, gehienezko muga gisara, jatorrizko higiezinaren benetako bolumetria-konposizioa. Gainera, bere 4. atalean finkatzen du baserriak berritzeko obra lizentzia emateak errekerituko duela "proiektua informazio publikorako jartzea".

Eraikinaren hormen jarrera aldatzen ez den arren, eskatutako aldaketak suposatzen du, noski, azalera eraikiaren gehikuntza eta nabarmenki aldatzen du baserriaren kanpo aldeko konposizioa.

Lezon indarrean dauden Arau Ordezkatzaileetan ez da espresuki debekatzen baserrietan hegalak egitea, baina finkatzen dute ezen, nekazal lurzoruan, eraikinak egokitu egin beharko direla inguruan lehendik dauden nekazal eraikinen eraikuntza-tipologietara.

Kontuan izanik ezen, hain azalera handiko balkoia eraikitzea beharrezko bihurtuko lukeen inolako arrazoi astunik ez dela aurkezten, kontutan izanik ezen, gainera, proposamen horrek zailagotu dezakeela auzokoen sarrera beren partzelara eta eraikinaren ezaugarriak ere kontutan izanik, iruditzen zait ez dela egokia proposatu den aldaketa hori.

Gainera, kontuan eduki behar dugu ezen, jabeek berrikuntza egiteko jada lizentzia baduten arren, haren baldintzen edonolako aldaketa oro azalpen publikoan jarri beharko litzatekeela, aipatutako 30. artikuluko 4. atalaren indarrez, eta horrela adierazten dizut legozkiokeen ondorioetarako".

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Juana Escamendi Garmendiari eta Garbiñe Irazusta Escamendiri eskatutako obra lizentziaren aldaketa ukatzea, ebazpen honen azalpen partean adierazitako arrazoiengatik.

BI: Erabaki honen berri interesatuei eta Manuel Unanue Martiarenari ematea.

HIRU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Alkatearen D07/00752. dekretua berrestea, Donibane kaleko 18 zenbakian dagoen lokal baten hortz klinika jartzeko obra eta jarduera lizentziari buruzkoa (2007H0040006).

Abuztuan emandako D07/00752 dekretua berrestu da aho batez.

OBRA ETA ZERBITZUAK

12.- Irrati irakurketa sistema duten kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko 2. fasearen kontratuaren esleipena egiteko proposamena (2007H0110001).

 

2007ko abuztuaren 8an Tokiko Gobernu Batzordeak espediente honi hasera ematea erabaki zuen publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez.

Udal zerbitzu teknikoak enpresa bakar baten eskaintza jaso du, hain zuzen ere Araconta, S.L. enpresarena.

Udal arkitekto teknikariak egindako txostenaren edukia kontuan izanik Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta ondorengo erabakiak hartu dira:

BAT: Irrati irakurketa sistema duten kontagailuen bidez lehen dauden kontagailuak ordezkatzeko 2. fasearen kontratua Araconta, S.L. enpresari esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: Proposamenean jasotzen dena, kontagailu mota bakoitzeko aurkeztu denaren arabera, beti ere kontratu honen gehiengo prezioaren mugarekin, hau da, 58.000 € BEZ barne (A-517).
  • Exekuzio epea. 60 egun.
  • Berme epea: 2 urte.
  • Irakurketa burutzeko softwarea eta hardwarearen kostea dohainik eta IZFErekin lotura bermatuz.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren gehienezko zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 2.320 €.

b) Udal honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

 

13.- Alkatearen D07/00762. dekretua berrestea, eskola garraioaren zerbitzua Autocares Belintxon, S.L. enpresari hiru urtez luzatzeari buruzkoa (2007ALO30109).

Alkateak hartutako erabakia berrestu da zehaztasun batekin: kontratua urtebete luzatzen da eta gehienez, urtez-urtez, urte beteko beste bi luzapen izan ditzake kontratuak. Horrela jakinaraziko zaio Autocares Belintxon, S.L. enpresari.

 

 

 

 

 

 

EUSKARA-KULTURA

14.- Alkatearen D07/00754. dekretua berrestea, Pasaia-Lezo Lizeoa, Irak. Koop. Elk.i dirulaguntza emateari buruzkoa (2007KU050026).

Abuztuan 30ean emandako D07/00754 dekretua berrestu da aho batez.

KIROLAK

15.- Alkatearen D07/00747. dekretua berrestea, 2006-2007 ikasturteko kiroletako dirulaguntza arrunten kitapenari buruzkoa (2007KU050026).

Idazkariak ohartarazi dekretu eta espediente horren bidez izapidetutako kirol dirulaguntzak ez direla tramitatu dirulaguntza deialdiak agindu bezala.

Dena den gobernu batzar kideak, abuztuan 30ean emandako D07/00747 dekretua berrestu da aho batez.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

16.- Gaxuxa Emakume Taldeari dirulaguntza emateko proposamena, 2007-2008 ekitaldirako (2007GZ050021).

 

Gaxuxa Lezoko emakume taldeak aurkeztutako programazio eta dirulaguntza eskaerak aztertuta, aldi berean, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Gaxuxa Emakume taldeari 13.520 €tako dirulaguntza ematea 2007-2008 ekitaldirako.

BI: Dirulaguntza izendu moduan onartzen zaio Gaxuxa elkarteari eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da, lehena %60 dirulaguntza onartutakoan eta beste %40 dirulaguntza zuritu ondoren (AD-610).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

17.- Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntza emateko proposamena (2007GZ040001, 2007GZ040002, 2007GZ040003 eta 2007GZ040004).

 

Ikusita preso eta deportatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena, aldi beran, alkateak proposaturik, eta idazkariak gastua baimentzeko ezinbestekoa den txosten ekonomikoa falta dela egin duen oharpena entzun ondoren Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: María Pilar Espina de la Fuenteri, 7.015,68€ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio.

BI: Margarita Legorburu Loyarteri, 1.600€ €ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio.

HIRU: Dominika Arrieta Loidiri, 627,56€ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio.

LAU: Marcelina Sastre Hernándezi, 10.342,56€ €ko dirulaguntza ematea. Zuriketa egina duenez dena batera ordainduko zaio.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna