2009.eko Ekainaren 10ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2009ko ekainaren 10, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa, Jesús María Martiarena Jaca, Mikel Antton Arrizabalaga Brusín eta Roberto Sánchez Sánchez.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Bilera hastearekin batera, alkateak ohiko bilkura hau ekainaren 3an egin ez izana arrazoitu du: alkatea bera gaixorik zegoelako eta gai berri batzuk lantzeko aste beteko epea emateko ohiko bilkura aste bete atzeratzea erabaki zuela.

1.- Egoki irudituz gero,2009ko apirilaren 1an ohiko izaerarekin eta 2009ko apirilaren 8an eta maiatzaren 12an aparteko izaerarekin osoko bilkuretako aktak onartzea.

Hiru aktak aho-batez onartu dira inolako zuzenketarik gabe.

2.- Lezoko Hirigintza Plan Orokorreko abantze dokumentuari aurkeztutako iradokizunei erantzutea eta irizpide eta helburuak onartzeko proposamena (2007H0310001).

 

Honela dio proposamenak:

2008ko uztailaren 17ko 08/659 Alkatetza Dekretuaren bitartez Lezoko udalak Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspenaren Aurrerakin dokumentua tramitera onartzea eta jendaurrean 3 hilabetez jartzea erabaki zuen, adierazitako epean, elkarteak, norbanakoek eta korporazioek iradokizunak, planeamendu alternatiba desberdinak aurkeztu zitzaten. 2008ko urriaren 24an amaitzen zen epe hau, urte bereko azaroaren 24 arte luzatu zen 2008ko azaroaren 21ko 08/862 Alkatetza Dekretuaren bitartez.

Dagozkion argitarapenak egin ondoren ( Berria 2008-08-05, Diario Vasco 2008-08-19, Gara 2008-08-06, Nocicias de Gipuzkoa 2008-08-06 eta Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2008-07-23), epe horren barruan ondorengo iradokizunak aurkeztu ziren:

1 zenbakidun iradokizuna, Xabier Arregi Urkizuk (Peliar Baserria) 2008ko urriaren 10an aurkeztua 3.201 erregistro zenbakiarekin.

2 zenbakidun iradokizuna, Felipe Gomez Arriaranek aurkeztua (Gailur Alde, S.Lren izenean) 2008ko urriaren 12an 3.295 erregistro zenbakiarekin.

3 zenbakidun iradokizuna, Javier Garate Iturbek aurkeztua (INPROGISAren izenean) 2008ko urriaren 17an , 3.320 erregistro zenbakiarekin.

4 zenbakidun iradokizuna, Andoni Unanue Murgiondok aurkeztua ( Demetrio Fermin Terradillosen izenean) 2008ko urriaren 20an 3.322 erregistro zenbakiarekin.

5 zenbakidun iradokizuna, Jose Maria Etxarrik aurkeztua (ECHEMAR) 2008ko urriaren 21an, 3.324 erregistro zenbakiarekin.

6 zenbakidun iradokizuna, Lourdes Market Imazek aurkeztua (PAPRESA), 2008ko urriaren 23an , 3.355 erregistro zenbakiarekin.

7 zenbakidun iradokizuna, Josu Ferro Uriguenek aurkeztua (TRANSPORTES TIC), 2008ko urriaren 24an, 3.363 erregistro zenbakiarekin.

8 zenbakidun iradokizuna, Miguel Gueruzaga Gil-Rodrigok aurkeztua ( Abrisketa Gaitan de Ayala), 2008ko urriaren 24an, 3.364 erregistro zenbakiarekin.

9 zenbakidun iradokizuna, Errasti Sarasa anai-arrebek aurkeztua 2008ko urriaren 24an, 3.365 erregistro zenbakiarekin.

10 zenbakidun iradokizuna, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik aurkeztua ( Portu Agintaritza) , 2008ko urriaren 24an, 3.366 erregistro zenbakiarekin.

11 zenbakidun iradokizuna, Nuria Lopez de Guereñuk aurkeztua (Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saila) 2008ko urriaren 24an, 3.376 erregistro zenbakiarekin.

12 zenbakidun iradokizuna, Mª Asunción Loinaz Aspiazuk, Jose Manuel eta Mª Carmen Irazu Loinazek aurkeztua (Karmen Sagardotegia), 2008ko urriaren 24an, 3.376 erregistro zenbakiarekin.

13 zenbakidun iradokizuna, Jose Maria Etxebeste Zabalzak aurkeztua 2008ko urriaren 24an, 3.382 erregistro zenbakiarekin.

14 zenbakidun iradokizuna, Iberdrolak aurkeztua 2008ko urriaren 27an, 3.388 erregistro zenbakiarekin.

15 zenbakidun iradokizuna, María de Miguel Carpinterok aurkeztua ( Ingurumen Ministerioa) 2008ko azaroaren 21an, 3.597 erregistro zenbakiarekin.

16 zenbakidun iradokizuna, Julian de Celis Arrastoak aurkeztua 2008ko azaroaren 21an, 3.718 erregistro zenbakiarekin.

17 zenbakidun iradokizuna, Mikel Antton Agirrezabala Brusinek aurkeztua ( Lezoko Talde Sozialista) 2008ko azaroaren 24an 3.722 erregistro zenbakiarekin.

18 zenbakidun iradokizuna, Iñaki Zipitria eta beste batzuek aurkeztua ( Hazikuntza eta Zubitxo guraso elkartea eta abar.)

19 zenbakidun iradokizuna, Kepa Garbizu Azkuek aurkeztua ( EAJ) 2008ko azaroaren 24an 3.730 erregistro zenbakiarekin.

20 zenbakidun iradokizuna, Kepa Garbizu Azkuek aurkeztua ( EAJ) 2008ko azaroaren 24an 3.731 erregistro zenbakiarekin.

21 zenbakidun iradokizuna, Felipe Gomez Arriaranek aurkeztua (Promociones Gailur Alde 2008ko azaroaren 24an, 3.732 erregistro zenbakiarekin.

22 zenbakidun iradokizuna, Josu, Joseba, Xabier Pikabea Lertxundik eta beste batzuek aurkeztua, 2008ko azaroaren 24an, 3.733 erregistro zenbakiarekin.

23 zenbakidun iradokizuna, Fernando Bengoetxeak aurkeztua (Oarso Kalapie Elkartea) 2008ko azaroaren 24an, 3.735 erregistro zenbakiarekin.

24 zenbakidun iradokizuna, Gorka Romero Cañetek aurkeztua (Papresako langileak) 2008ko azaroaren 24an, 3.743 erregistro zenbakiarekin.

25 zenbakidun iradokizuna, Aitor Mimendia Artuzamonoak aurkeztua ( Pascual eta Manuel Mimendia Lekuona) 2008ko azaroaren 24an, 3.747 erregistro zenbakiarekin.

26 zenbakidun iradokizuna, Olatz Mercader Etxabek aurkeztua (Landu Promozioak, SL) 2008ko azaroaren 26an aurkeztua.

Aurkezturiko iradokizunak aztertu ondoren eta Arau Subsidiarioen Berrikuspena idazten ari den taldearen txosten teknikoa, 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 90 artikuluak eta Planeamendu Araudi Orokorreko 125 eta 151 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik.

Halaber, 7/1985 Toki Erregimeneko Oinarrien Legeko 22 eta 47 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak 2009ko maiatzaren 27an Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaolaren aldeko botoarekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, erabaki zuen :

BAT: Aurrerakin dokumentua izapidetu den epean aurkezturiko iradokizunak erantzutea Arau Subsidiarioen Berrikuspena idazten ari den taldearen txosten teknikoaren arabera.

BI: Aurrerapen Txostenean finkatzen diren Ordenazio Ereduaren Helburu Orokorrak eta Oinarrizko Irizpideak onartzea, haien proposamen jakinei dagokienez ondorengo ataletan jasotzen diren salbuespenekin eta zehaztasunekin:

Bizitegi-garapena:

1.- Zelai eremuan 200 etxebizitza eraikitzeko aukera aztertuko da, eremua leheneratzeko urbanizazio gastuen ondorioz sortuko diren kostuak konpentsatzearren. Horretarako, etxebizitza kopuru hori justifikatuko duten bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterketak egingo dira. Azterketa horietan ez dira kontuan hartuko Peliar baserriaren lurrak.

2.- 1 Alternatiba (Arraitoki) baztertu da, Portuko Agintaritzarekin adostasunik ez dagoelako. Hori dela-eta, 2 Alternatiba (Olatzar) proposatzen da, egokiena delako egungo egoera kontuan hartuta, betiere Aurrerapen Txostenean proposatutako aprobetxamenduekin eta jardun-eremua ubideraino zabalduz.

3.- Ez da onartu "Herriondo Gunea" eta Karmen Sagardotegiaren lurrak birkalifikatzea eta Maintzinen sustapen libreko etxebizitza kopurua handitzea.

Jarduera ekonomikoak

1.- Ez da onartu industria garatzeko Sagasti Berriren kalifikazioa proposatzen duen 1 Alternatiba, 2. Alternatiba (Gaintxurizketa) egokiagoa delako; izan ere, ingurumenaren eta egituraren arloan eraginak txikiagoak dira.

2.- Oarsoaldea eskualdearen Garapenerako Agentzia egiten ari den industria-lurzoruari buruzko azterketaren emaitza ezagutu ondoren, aztertu egingo da Lezoko udalerrian dauden enpresak "Gaintxurizketa" Jarduera Ekonomikoen eremu berrira eramateko aukera, bizitegi-garapen berrirako beharrezkoa den 6. industrialdearen zati proportzionala ahaztu gabe.

3.- Papresak udalerrian dituen lurrak birkalifikatzeko aukerak aztertzea proposatzen da, enpresak askotan adierazi baitu zabaltzeko beharra duela.

4.- Ez da onartzen Herrikoetxe baserria birkalifikatzea eta 6. industrialde osoa industria-lurzoru gisa mantentzeko proposamena, eta Algeposa (edo Transtric) enpresa egun dagoen lekuan jarraitzea bermatuko duten eta enpresaren zati bat "Gaintxurizketa" Jarduera Ekonomikoen eremu berrira eramatea sustatuko duten neurriak hartuko dira.

Komunitate-ekipamendua

1.- Institutua Altamiratik Arraitoki eremura eramateko aukera aztertu eta Komunitate-ekipamendu gisa kalifikatzea proposatuko da, portuko lurzorua desafektatu ondoren.

Sistema Orokorrak eta Oinarrizko Azpiegiturak


1.- Lezoko Udalaren Mugikortasun Iraunkorrari buruzko azterlan bat egiteko aukera aurreikusiko da, jada egina dagoen eskualdeko azterlanaren barruan.

2.- Udal bidegorrien sarea aurreikusi beharko da, eskualdeko sare eta planaren aurreikuspenak kontuan hartuta.

3.- Iberdrolaren azpiestazioa hilerriaren ondoan jartzeko "Zelai" eremutik "Olatzar" eremura eramatea aztertuko da.

HIRU: Erabaki horien berri ematea alegazioen titularrei eta Lezoko Arau Subsidiarioen Berrikuspena idatzi duen taldeari, Hirigintzako Plan Orokorraren hasierako onarpenerako dokumentua idazten hasteko.

Gai hau diktaminatu ondoren ordea, hiru iradokizun erantzunik gabe geratu zirela konturatu eta talde idazlearen esku utzi ondoren, honek beste txosten tekniko bat helarazi du Lezoko Udalera ondorengo iradokizunei erantzunez:

1.- Gregorio Escurdia Otamendik aurkeztua (Talika, SL), 2008ko irailaren 9an aurkeztua 2.851 erregistro zenbakiarekin.

2.- Jesus Garaiar Zuloagak aurkeztua ( Zabaltxo Eraikuntzak, SL), 2008ko urriaren 9an aurkeztua, 3.192 erregistro zenbakiarekin.

3.- Matilde Erasok aurkeztua, 2009ko otsailaren 9an, 691 erregistro zenbakiarekin

Hori dela eta hona, Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, ondorengoa erabaki da

BAT: 2009Ko maiatzaren 27an Hirigintza Batzordean gai honi buru hartutako diktamena berrestea

BI: Erantzunik gabe geratu ziren adierazitako hiru iradokizunei Arau Subsidiarioen Berrikuspena idazten ari den taldearen bigarren txosten teknikoaren arabera erantzutea.

 

Proposamenaren urgentzia onartu da aldeko zazpi botokin, bi abstentziokin eta kontrako hiru botokin.

Proposamena onartu egin da aldeko zazpi botokin, eta kontrako bost botokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Jesús María Martiarena, Mikel Antton Arrizabalaga eta Roberto Sánchez) .

 

Alkateak dio arauak idatzi dituztenei erabaki honen berri emango zaiela eta udazkenerako espero dela hasiera onarpenerako dokumentua udalean izatea.

Irati Aranburuk osoko bilkura utzi du.

 

Kepa Garbizuk seriotasun falta ikusi du batzordetik plenora bitartean hiru alegazio galdu direla eta. Iruditu zaio erantzun kontraesankorrak daudela: etxebizitzarik behar ez izatea ez Arraitokin, ez Herriondon. Eskola berririk behar ez izatea. Diktamenak eta dokumentuak akatsak omen dituzte eta ordenantza erdara hutsean egotea salatu du. Bere alderdiak egindako alegazio bakarra ez onartu izana ere salatu du.

Mikel Antton Arrizabalaga kritiko azaldu da proposamenarekin, ez omen du ekarpen berririk egiten, eta etxebizitzetarako eta industriarako lur gutxi aurreikusten omen du: Algeposako gunea etxebizitzetarako gordetzea irreala omen da. Kanpoko kaiari buruzko aipamenik ez egitea akatsa omen da, aurreikusi beharreko kontua delako sarrera aukeretako bat Algeposa ingurua denean. Hezkuntza ekipamendurik ez aurreikustea akatsa dela dio eta erokeria institutua tokiz aldatzeko planteamendua. Guzti horregatik dio, errealitateari erantzuten ez diolako eta bidera ezina delako bozkatu duela aurka.

Roberto Sánchezek dokumentuak proposatzen den etxebizitza politika kritikatu du: bere ustetan babes ofizialeko etxeak dira proposatu ahal diren bakarrak eta ez libreak, ezta tasatuak ere. Gai hori dela eta, Alkateak ondorengoak gogora arazi dizkio:Aralar kalean egingo diren berrogeita hamar apartamentu dotazionalak, S-1ean egingo diren tasatuak edo onartu berri den lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzaren aldaketa. Esan dio ere, udalek ez dutela nahiko ahalmenik etxebizitza arazoa konpondu ahal izateko.

Jendartetik Aralar taldearen izenean Luis Garrido aritu da. Txalotu du dokumentua egiteko eman den prozesu partehartzailea. Ados dago institutuari beste kokapen bat emateko eskaera onartu izanarekin eta neurri horrek udalarentzat onurak izango dituela garraio kostuak jaisteagatik ere gogoratu du. Bidegorrien aurreikuspena ere Kalapie elkartearen adostasunarekin egitea txalotu du. Alkatearekin bat dator etxebizitza gaietan ez zaizkiola kontuak udalari bakarrik eskatu behar, eta salatu du Jaurlaritzan aldatu berria den EAJ-EA-IU gobernuak etxebizitza legea onartu ez izana.

3.- Udal etxebizitza tasatuen ordenantza behin betiko onartzeko diktamena (2008H0290003)

 

Honela dio diktamenak:

 

Udalbatzarrak, 2008/12/03 datan egindako ohizko bilkuran, hasiera batez onartu zuen Etxebizitza Tasatuak arautzeko Ordenantza.

Ondoren aipatzen den moduan onarpen hori jendaurrean jarri zen, probintziako Aldizkari Ofizialean, 2008ko abenduaren 17an, zk. 242.

Horrela, jendaurreko azalpen epean zehar, hogeita hamar lanegunez, alegazio bakar bat aurkeztu da, hain zuzen ere Promociones Gailur Alde, SLk aurkezturikoa.

Udal Arkitekto Aholkulariaren txostena kontuan izanik,

Beraz, 7/1985 Legeko 49. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekainaren 30eko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duena kontuan izanik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2009ko maiatzaren 27an egindako batzarraldian Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaolaren, aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu Azkueren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Promociones Gailur Alde, S.L. aurkezturiko alegazioaren zati bat onartzea Arkitekto Aholkulariaren txostenaren edukiarekin bat etorriaz.

BI: Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantza behin betikoz onartzea arestian aipatu alegazioaren onarpenak dakartzan aldaketekin.

HIRU: Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzaren testua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Diktamena onartu egin da aldeko sei boto, aurkako bi (Jesus Mari Martiarena eta Roberto Sánchez) eta hiru abstentziorekin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Mikel Antton Arrizabalagarenak).

Kepa Garbizuri ordenantza lan interesantea iruditu zaio, ez daki ordea momentu egokia den eraikuntzan dagoen krisia dela eta.

Roberto Sánchez aurka dago, bere ustez babes ofizialeko etxebizitzaz gain, ez luke behar beste etxebizitza publikorik. Etxebizitza tasatuak izango dituzten prezioak ikusita ez omen ditu inork erosiko.

4.- S-1 sektoreko C-1 lursailaren azalera eskubidearen salmenta kontratatzeko espedienteari hasera emateko diktamena (2009H0380003).

 

Honela dio diktamenak:

Lezoko Udala S-1 Sektoreko Birpartzelatze proiektuaren aldaketaren emaitzazko C-1 lursailaren jabea da.

Aipatu lursaila, 441,3 m2ko azaleraduna da, lur hiritargarria bezala sailkatua eta egoitza erabilerara xedatua dago.

2/2006ko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 113 artikuluak xedatzen duenaren arabera lursail hau udal lurzoru-ondarearen parte da beraz ondasun mota hau besterentzeko lege beraren 116 artikuluak xedaturiko baldintzak beteaz egin beharko da, hau da, lehiaketa bidez eta lehiaketaren oinarrietan gutxienez honako zehaztapen hauek jasoko dira: lizitazioaren gutxieneko prezioa eta kasu honetan lanen proposamen teknikoa eta eraikitzeko lanak egiteko gehienezko epea.

Besterendu nahi del lursailaren balorazio teknikoa espedientean dago. Baloraketa honen arabera lursailak 1.029.627,49 euroko prezioa du BEZ gabe.

Horrela, Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 19.1 b) artikuluaren arabera kontratu administratibo baten aurrean gaude, lursail honen azalera eskubidea etxebizitza babestuak eraikitzeko besterentzen delako. Beraz kontratu hau aipatu 30/2007 Legearen arabera arautuko da.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 93 eta hurrengo artikuluek zein 122 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda. Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2009ko maiatzaren 27an egindako batzarraldian Haritz Salaberria, Jon Legorburu eta Iñigo Esnaolaren, aldeko botoarekin eta Kepa Garbizu Azkueren abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Lezoko Udalaren S-1 Sektoreko Birpartzelatze proiektuaren aldaketaren emaitzazko C-1 lursailaren azalera eskubidearen salmenta Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez

BI: kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea.

 

Diktamenari ondoko aldaketa hauek proposatzen dizkio Jon Legorburu zinegotziak:

- Balorazioa: diktamenean eta pleguaren 2. oinarrian jasotako balorazioa zuzendu egin behar da. Arkitektoak diktamenaren ondoren beste txosten bat egin du eta haren arabera prezioak 1.029.627,49 € ordez 1.154.826,62 € behar du.

  • - Prezioa ezin da hobetu: onartu berria den Etxebizitza Tasatuetarako udal ordenantzaren lehenengo xedapen gehigarriaren arabera zehaztutakoa da prezioa, ondorioz hura ezin da handitu. Salmentaren prezioa finkoa izatea proposatu du. Aldaketa onartuko balitz, ondorioz pleguan prezioari egiten zaizkion aipamen guztiak kendu edo moldatu egin beharko lirateke, besteak beste:
  • a) 2. oinarriko lehen esaldiko azken zatia kendu. " eta eskatzaileek zenbateko hori hobetu ahal izango dute".
  • b) 8. oinarrian jasotako balorazio irizpidetatik prezioarena kendu eta beste irizpideen balorea moldatzea proposatu da, proposamen teknikoari 0tik 80ra puntu emanez eta epeari 0tik 20ra.
  • c) 10. oinarriko proposamenak aurkezteko "C" gutun-azalak ez du zentzurik. Prezioa onartzen duela aitortu beharko du, besterik ez.
  • d) 11. oinarriko proposamenak irekitzeko egutegia zuzenduko da: ez dago "C" gutunik, proposamen teknikoa ekitaldi publikoan irekiko da.

- Eskaerak aurkezteko epea: Pleguaren 10. oinarrian 26 egun naturaleko epea dago jasoa. 15 egun naturaleko epea jartzea proposatzen da. Mikel Antton Arrizabalagaren ustez epe laburregia da hau aurkeztu beharreko dokumentu guztiak prestatzeko.

- Esleipenaren inguruko bi erabakiak, behin behinekoa eta behin betikoa, Tokiko Gobernu Batzarrari delegatzea proposatu du.

 

Mikel Antton Arrizabalagak galdetu du ea erabakiak gehiengo osoaren aldeko botoa behar duen eta idazkariak ezetz erantzun dio, salmenta prezioak ohiko aurrekontuaren %20a ez duelako gainditzen. Bestalde Arrizabalagak zalantzak ditu une egokia den horrelako salmentetarako.

Kepa Garbizuk dio bere taldeak S-1eko planeamendua errekurritua duela eta horregatik aurkako botoa emango duela.

Diktamena onartu egin da aldeko sei boto, aurkako lau (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Jesus Mari Martiarena eta Roberto Sánchezenak).eta abstentzio batekin (Mikel Antton Arrizabalagarena).

 

5.- 107 poligonoko 2-A lursailaren jabari osoaren salmenta kontratatzeko espedienteari hasera emateko proposamena (2009H0380004).

 

Honela dio proposamenak:

 

Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2-Alursailaren jabea da.

Aipatu lursaila, 1.519 m2ko azaleraduna da, lur hiritargarria bezala sailkatua eta industri erabilerara xedatua.

2/2006ko Euskadiko Lurzoruaren eta Hirigintza Legearen 113 artikuluak xedatzen duenaren arabera lursail hau udal lurzoru-ondarearen parte da beraz ondasun mota hau besterentzeko lege beraren 116 artikuluak xedaturiko baldintzak beteaz egin beharko da, hau da, lehiaketa bidez eta lehiaketaren oinarrietan gutxienez honako zehaztapen hauek jasoko dira: lizitazioaren gutxieneko prezioa eta kasu honetan eraikitzeko lanak egiteko gehienezko epea.

Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 112 artikuluak eta ondorengoak jasotakoa kontuan izanik bestalde ondare ondasunak besterentzerakoan kontratuak bere prestakuntza eta esleipenari dagokionean kontratu legediaren arabera arautuko dira.

Halaber Toki Administrazioko ondasunen Erregelamenduko 118 artikuluak agintzen duen moduan besterendu nahi del lursailaren balorazio teknikoa espedientean dago. Baloraketa honen arabera lursailak metro karratuko 659,5 euroko prezioa du BEZ GABE.

Horrela, Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 4.1.p) eta 5 artikuluaren arabera higiezin baten salmenta kontratu pribatu bat da, eta lege beraren 20 artikuluaren arabera kontratu pribatuen prestakuntza eta esleipenari dagokionean lege horren arabera bideratuko dira.

Hori dela eta Arlo Publikoko Kontratuen 30/2007 Legearen 93 eta hurrengo artikuluek zein 122 eta hurrengoek xedatzen dutena kontuan izanda. Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, ondorengoa erabaki da:

BAT: Lezoko Udala 107 Industri Poligonoko konpentsazio proiektuko emaitzazko 2-A lursailaren jabari osoa besterentzeko Kontratatzeko Espedienteari hasera ematea jardunbide ireki eta lehiaketa prozeduraren bidez

BI: Kontratu hau arautuko duten Administrazio Baldintza Agiria onartzea.

 

Gaia diktaminatu gabe dagoelako lehenik gaia eztabaidatu eta bozkatzeko urgentzia onartu behar du osoko bilkurak. Urgentzia onartu egin da aldeko sei boto, aurkako bat (Jesus Mari Martiarena) eta lau abstentziokin (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Roberto Sánchez eta Mikel Antton Arrizabalagarenak).

Jon Legorburuk eta alkateak proposamenaren zergatia azaldu dute: azalera eskubidea erosteko lehiaketara ez dela inor aurkeztu eta orain jabetza osoa lehiatzea pentsatu dutela.

Kepa Garbizuk dio gai honetan aurreko legealdiak egin zuenaren inguruan izan den zurrunbiloa ez dela oraindik bukatu eta ikusiko dela bi urte barru nola gauden. Kontra bozkatuko omen dute.

Roberto Sánchez ere salmenta honen kontra dago eta udalak modu absolutistan jokatzen duela salatu du.

Proposamena onartu egin da aldeko sei botorekin, aurkako hirurekin eta (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Jesus Mari Martiarena) eta bi abstentziorekin (Roberto Sánchez eta Mikel Antton Arrizabalagarenak).

6.- 2009-2012 urteetarako Plan ekonomiko finantzieroa onartzeko proposamena.

Alkateak gai zerrendarekin batera bidalitako proposamena azaldu du. Honela dio proposamenak:

Entitate honek defizit egoeran onartu du aurrekontuaren likidazioa, 2008 urteari dagokiona, Nazio eta Eskualdeetako Kontuen Sistema Europarraren arabera (SEC-95). Ondorioz, Plan ekonomiko eta finantzario bat egin beharko du 18/2001 Legeak, Aurrekontuen Egonkortasunari buruzkoak, 22 artikuluan agindutakoaren arabera. Plan horrek honako ezaugarriak bete behar ditu:

Udal batzarrak onartu beharko du, defizita sortu denetik hiru hilabeteko epean.

Planak bermatu beharko du hiru ekitaldi igaro ondoren defizit egoera desagertu egiten dela.

Hori dela eta, Udal Batzarrak hartutako erabakia:

BAT: Onartzea honako plan ekonomiko eta finantzarioa:

 

AURREKONTUEN AURREIKUSPENAK-EMAITZAK

ZENBATEKOAK KAPITULUEN ARABERA

ESKUBIDE LIKIDATUAK

Oinarrizko urtea

Urteko bariazioak

2009

2010

2011

2012

SARREREN KAPITULUAK

2.113.000,00

2.155.260,00

2.198.365,20

2.242.332,50

1. Zuzeneko zergak

350.000,00

346.500,00

343.035,00

339.604,65

2. Zeharkako zergak

1.484.000,00

1.632.400,00

1.828.288,00

2.011.116,80

3. Tasak eta bestelako sarrerak

3.413.525,00

3.271.656,00

3.337.089,12

3.353.774,57

4. Transferentzia arruntak

15.000,00

13.710,00

13.710,00

13.710,00

5. Ondare sarrerak

3.000.000,00

0,00

0,00

0,00

6. Ondasun inbertsioen besterentzea

1.697.500,00

100.000,00

0,00

0,00

7. Kapital transferentziak

13.000,00

13.000,00

13.000,00

13.000,00

8. Aktibo finantzarioak

0,00

0,00

0,00

0,00

9. Pasibo finantzarioak

2.113.000,00

2.155.260,00

2.198.365,20

2.242.332,50

SARRERAK, GUZTIRA

12.086.025,00

7.532.526,00

7.733.487,32

7.973.538,52

OBLIGAZIO ONARTUAK

GASTUEN KAPITULUAK

1. Langileria gastuak

2.831.400,00

2.888.028,00

2.974.668,84

3.063.908,91

2. Ond. arrunten eta zerbitzuen gastuak

2.505.283,00

2.555.388,66

2.606.496,43

2.658.626,36

3. Gastu finantzarioak

164.750,00

192.260,00

178.684,00

159.300,00

4. Transferentzia arruntak

1.104.033,00

1.126.113,66

1.148.635,93

1.171.608,65

6. Ondasun inbertsioak

3.464.520,00

300.000,00

300.000,00

0,00

7. Kapital transferentziak

0,00

0,00

0,00

0,00

8. Aktibo finantzarioak

13.000,00

13.000,00

13.000,00

13.000,00

9. Pasibo finantzarioak

456.101,00

587.168,00

545.043,00

533.110,00

GASTUAK, GUZTIRA

10.539.087,00

7.661.958,32

7.766.528,21

7.599.553,92

 

Proposamena batzorde berriemaileari aurkeztu ez zitzaionez, diktaminatu gabe dago eta, ondorioz, bilkura honetan eztabaidatu eta bozkatu ahal izateko aurrez haren urgentzia onartu behar da. Urgentziaren alde, sei boto izan dira, hiru aurka (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa eta Jesus Mari Martiarena) eta bi abstentzio (Mikel Antton Arrizabalaga eta Roberto Sánchez).

Gaiaren eztabaidarekin hastearekin batera Kepa Garbizuk dio osoko bilkura honi oraindik ez zaiola aurreko urteko likidazioaren kontu eman. Baita ere dio, orain arte deitutako Hazienda batzordeetan ez dela gai honen inguruko inongo azalpenik eman. Proposameneko zenbakiak ez omen dira batere garbiak, tribuko aztiarengana euria eskatzera joaten direnen antza omen du plan honek. Salatu du ez dutela aurreko planaren detailerik jaso, nahiz eta aspalditik eskatuak eduki. Guzti horregatik ez omen dute botorik emango.

Mikel Antton Arrizabalagak dio kontra bozkatuko duela, paper batean jasotzen diren zenbakiak direlako soilik, inongo sinesgarritasunik gabekoak.

Alkateak dio gastua murrizteko lanetan aspaldi ari direla eta lan asko aurreratua dagoela. Kepa Garbizuk errepikatu dio lana ez dela behar bezala egin, informazio gehiago eta lehenagokoa behar zuela gai honek.

Alkateak proposatutako plan ekonomikoa bozkatu eta onartu egin da: sei boto izan dira alde, bat kontra (Mikel Antton Arrizabalagarena), eta lau abstentzio (Kepa Garbizu, Enrique Figueroa, Jesus Mari Martiarena y Roberto Sánchez).

 

7.- Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztua, udalaren diru egoerari buruzkoa (2009AL050004).

 

Honela dio mozioak:

UDALAREN DIRU-EGOERARI BURUZKO INFORMAZIOA BEHAR DUGU

Egoera ekonomikoaren ezagutza ezinbestekoa da edozein erabaki hartzeko orduan, eta batez ere pairatzen ari garen krisialdi honetan.

Erabakiak gobernu taldeak baino bestek ere hartzen dituzte; oposizioko taldeek ere hartzen baitituzte eta gainera, hauentzat, informazio ekonomikoa oso tresna garrantzizkoa da beren fiskalizazio lana bete ahal izateko.

Dudarik gabe, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, "GLHko Toki Erakundeen aurrekontuei buruzko Foru Araua onartu zutenena, gogoan izan zituzten printzipio hauek

21/2003 Foru Arauaren 64. artikuluak zera xedatzen du:

"Informazioa: Hiru hilean behin, gutxienez, toki erakundeko buruak ordu artean igarotako epealdiari dagokion finantza eta aurrekontuen arloko informazioa bidaliko dio udalbatzari, honek zehazten duen egiturarekin."

 

Horregatik proposatzen diogu Udalbatzarrari, honako erabaki hauek har distan:

BAT: Alkateari, gorago aipatutako 21/2003 Foru Arauaren 64 artikulua bete dezan eskatzen zaio.

BI: Eskatutako informazioaren egitura berehalako apean zehaztu dezan, ahalmentzen da Ogasun eta Kontu Batzordea.

 

Kepa Garbizuk dio informaziorik jasotzen ez dutelako jo behar izan dutela foru arau batera, haren baitan informazioa eskatzeko. 2008ko abenduaren 1ean 3830 zenbakiarekin erregistratutako informazio eskaera egin zenetik sei hilabete baino gehiago pasa eta gero, informazio jaso gabe jarraitzen dutela dio. Dirudienez ezkutatzeko borondatea dago, oposizioaren lana galaraziz.

Alkateak dio ez dagoela ezkutatzeko inongo intentziorik.

Mozioa bozkatu eta aldeko hamar botokin eta abstentzio batekin (Roberto Sánchezena) onartu egin da.

8.- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta delegatuen txostenak.

Alkateak 2008ko aurrekontuaren likidazioa onartuz emandako dekretuaren berri eman du, eta espedientean dagoela dio. Esan du laster ogasun batzordea deituko duela kontu orokorra onartzeko.

Zinegotzi delegatuen izendapen berriak egin dituela ere esan du. Orain arte zeudenak aldatu ditu. Aurretik delegatuak zituzten eskumen berdinekin, Jon Legorburu Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatu izendatu du eta Iñigo Esnaola Kulturakoa.

Udal batzorde berriemailetan gobernu taldearen ordezkari berria eta lehendakaritza berriak izendatu dituztela ere esan du alkateak. Mikel Antton Arrizabalagak galdetu dio ea liberazio berriak izango diren. Alkateak dio gaia aztertzen ari direla eta planteatuko dela laster.

9.- Galde-eskeak.

Alkateak dio gaur ere erantzun gabe geldituko direla Kepa Garbizuk eginda dituenak. Dena den, esan dio egin diren galderen artean asko dirulaguntzarik eskatu den galdetzeko egin dituela eta sarrera eta irteera erregistroaren kopia jasotzen duenez han begiratzeko hori argitzeko.

Kepa Garbizuk dio berak plenoari egin dizkiola galderak eta plenoan jaso behar dituela erantzunak.

Jendartetik Luis Garridok galdetu du ea airearen kutsadurari buruz Jaurlaritzak egiten dituen azterketen daturik ba al dituen udalak, ea 2006. urtetik geroztikoak ba al dauden. Jon Legorburuk dio urtero bidaltzen dituztela datu horiek.

Kepa Garbizu kexatu da alkateak azaltzen dion errespetu faltaz. Dio gaurko bilkurarako ere aurkeztu dituela sei galdera eta ez horiek, ez zain dauden beste 39ren erantzunik ez diola alkateak eman. Galdera batzuk ia hiru urte egindakoak direla dio.

Kepa Garbizuk beti egia esateko eskatu dio lakateari. Apirilaren 1eko plenoan Silbia Folgueiraren dimisioa ukatu omen zuen, martxoaren 29an dimisioa erregistroan sartuta zegoenean. Alkateak dio, pleno deialdia egin zuenean idatzia erregistratu gabe zegoela.

Kepa Garbizuk ere, eskatu dio osoko bilkuraren erabakiak errespetatu ditzala. Ohiko bilkura noiz egingo diren osoko bilkuraren erabakia dela eta errespetatzeko. Aginte banaketan, aginte exekutiboa legislatiboaren menpe egon behar duela gogoratu dio.

Kepa Garbizuk eskatu du udal departamentuen disposizioa, itxita dauden espedienteetako dokumentuak zinegotzien eskura lagatzeko.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 21:50etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 761.088.etik 761.100.ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna