2010.eko Urtarrilaren 26ekoa

Lezon, 2010eko urtarrilaren 26an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean eta, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bilera izan Urko Lopetegi Campano eta Pili Legorburu Etxegarai.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko urtarrilaren 12an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.-Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatu Funtsaren dirulaguntza eskatzeko proiektuak onartzeko proposamena (2009ID500006).

Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatu Funtsak sortu duen urriaren 26ko 13/2009 Errege-Lege Dekretuak aurreikusitako laguntzak jasotzeko, eta betiere Fondo horrek inbertsioen finantziazioa baimenduz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak honako inbertsioak (plangintza berrikoak eta berehala egin beharrekoak) onartu ditu:

1.- "Udaletxearen efizientzi energetikoa eta sostengarritasuna hobetzeko obrak" 185.828,20 € (BEZ barne). Aurrekontua: Zerga oinarria, 158.472,59€ eta BEZ 25.355,61€.

2.- "Andreone kultur etxeko efizientzi energetikoa eta sostengarritasuna hobetzeko obrak: 170.242,00 € (BEZ barne). Aurrekontua: Zerga oinarria, 146.760,34€ eta BEZ 23481,66€.

3.- "(108) Itturrin poligonoan ur honidura, euri uren eta argiteri publikoen sareen berrikuntza obrak" 112.622,46 € (BEZ barne). Aurrekontua: Zerga oinarria, 97.088,33€ eta BEZ 15.534,13€.

4.- "Pisbe eta San Pedro auzoetan ur hornidura eta argiteri sareen berrikuntza obrak" 53.779,47 € (BEZ barne).Aurrekontua: Zerga oinarria, 46.361,61€ eta BEZ 7.417,86€.

3.- Jauregialdeko obrak behin behinekoz esleitzeko proposamena (2009H0110003).

Lezoko Udalak 2009ko urriaren 20ean buruturiko Tokiko Gobernu Batzordean Jauregialde berurbanizatzeko proiektua onartzea, obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez, kontratua arautuko duten baldintza pleguak eta gastua onartzeko akordioa hartu zuen.

Kontratazio honen iragarkia 2009ko azaroaren 6an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean.

Hamasei eskaintza onartu ziren lizitaziorako.

Kontratazio mahaiaren proposamena kontuan izanik

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 134 eta 135 artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik

Halaber, baldintza agiriko 16 eta 19 atalek xedatzen dutena kontuan izanik, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: " Jauregialde Berurbanizatzeko " obra kontratua behin behinekoz Construcciones Otegi Gaztañaga, S.L.ri esleitzea ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa: 436.135,12 €, BEZ: 69.781,62€ (D-3/2010).
  • Epea: 16 aste.

Aurkezturiko proposamenean zehazturiko gainontzekoak.

BI: Esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 21.806,75 €.

HIRU: Behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratuko da 15 egunez eta eskaintza aurkeztu duten guztiei jakinaraziko zaie. Aipatu 15 egunetako epean kontratistak aurreikusitako ekintzak gauzatzen baditu kontratazio organoak behin betikoz esleituko dio kontratu hau. Bestela behin betiko esleipena ez da gauzatuko behin behinekoa jaso duenaren alde.

4.- 107 poligonoko urbanizazio proiektuaren eranskina onartzeko proposamena (2008H0430003).

Lezoko Udalak 2008ko irailaren 9an Tokiko Gobernu Batzarrak 107 poligonoko konpentsazio batzarraren kideek 63.574 € eta 43.706 €ko kopurua duten abalak itzultzeko egin zuten eskariari, zera erantzun zien:

BAT: 107 poligonoko Konpentsazio batzarrari, akordio honen jakinarazpena jaso eta bi hilabeteko epean, Hiritartze Proiektuaren eranskin bat aurkezteko eskatzea. Eranskin honetan poligonoko 2. lursailaren hegoaldean dagoen eremuan derrigorrezko neurriak aurreikusi beharko dira, kalteak sor ez daitezen.

BI: Hiritartze Proiektuaren eranskina aurkeztu eta udalak onartu ondoren, dagozkion obrak exekutatu beharko ditu Konpentsazio Batzarrak. Eranskinean jasotzen diren obren kudeaketa, errezepzioa eta gainontzeko izapideak Hiritartze Proiektuaren berberak izango dira.

HIRU: Agindutako epean ez bada Hiritartze Proiektuaren eranskinik aurkezten, udalak bere kabuz eskatuko du hiritartze proiektuaren idazketa eta obrak exekutatuko ditu, konpentsazio batzarreko kideen kontu, horretarako ezarritako abalak exekutatuz.

Udalaren agindua betez 107 poligonoko Konpentsazio Batzarrak 2009ko uztailaren 10ean 107 Poligonoko Urbanizazio Proiektuaren eranskina aurkeztu zuen, Matías Grande Pison Ingeniariak idatzia. 2009ko abuztuaren 26ean berriz aipatu eranskinaren hondakinen kudeaketarako beste eranskin bat ere aurkeztu zuen.

Udal Arkitekto Aholkulariaren txostenak ontzat ematen du aurkezturiko proiektua.

Urbanizazio Proiektuaren eranskina aurkeztu ondoren, 107 Poligonoko Konpentsazio Batzarreko lehendakariarekin izandako elkarrizketetan, honek udalari adierazi zion nahiago zuela udalak exekuta zitzala urbanizazioa amaitzeko gelditzen diren obrak, konpentsazio bazarreko kideek jarritako abalen kontura, beraiek obra hauen kargu egitea baino.

Nolanahi ere udalak lehenago hartutako akordioak betetzearren, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: 107 Poligonoko Konpentsazio Batzarrak aurkezturiko urbanizazio proiektuaren eranskina onartzea.

BI: 107 poligonoko Konpentsazio batzarrari, akordio honen jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean aurkeztu duen eranskinean jasotzen diren obrak exekutatzen hasi beharko ditu, edo bestalde udalari adierazi beharko dio idatziz ez duela obrak exekutatzeko asmorik eta nahiago duela Lezoko Udalak jarritako abalen kontu exekuta ditzala aipatu obrak, horretarako derrigorrezkoa den abalen exekuziorako bere ongi emana jakinaraziz.

HIRU: Agindutako epean ez bada obrak exekutatzen hasten edo ez bazaio udalari idatziz jakinarazten aurreko puntuan adierazitakoa, udalak bere kabuz obrak exekutatuko ditu, konpentsazio batzarreko kideen kontu, horretarako ezarritako abalak exekutatuz.

5.- Kale garbigailua errentamenduz eskuratzeko hornidura kontratuaren espedientea hasteko proposamena (2010H0170001).

Lezoko Udalak kale-garbigailu bat eskuratzeko beharra dauka eta horretarako errentamendu kontratua bat egitea proposatzen da.

Kontratu hau Arlo Publikoko Kontratuen (APK) 30/2007 Legearen 9 artikuluan aurreikusitako hornidura kontratu bat da, beraz APK30/2007 Legearen lehen liburuan aurreikusitakoa kontuan izateaz gain, bigarren liburuaren I tituluan xedaturikoari ere jarraitu behar diogu.

Espediente motari dagokionez, ohikoa bezala tramitatzea egoki irizten diot, presazkoa bezala izapidetzeko inongo arrazoi objektiborik ez dagoelako. Gainera lehiakortasuna murriztu baino ez luke egingo kasu honetan presazkoa kontratua izapidetzeak.

AKP 30/2007 Legearen 122., artikuluan ezarrita dagoenez, kontratu honen esleipena egiteko jardunbide irekia, mugatua edo negoziatua erabili daiteke. Jardunbide irekian interesdun enpresari orok aurkez dezake proposamena, jardunbide mugatuan berriz Administrazioak espresuki hautaturiko enpresariak soilik aurkez dezakete proposamena, aurretik eskaera egin ondoren eta jardunbide negoziatuan enpresari desberdinekin negoziazio eta kontsulta egin ondoren Administrazioak hautaturiko enpresariari esleituko zaio. 154 eta 161 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatua baztertu egin beharko genuke.

Kontratu mota hau batere konplexua ez denez aipatu Legearen 141 eta ondorengo artikuluan aurreikusitako jardunbide irekia erabiltzea aukeratu dut osatu dudan administrazio-baldintza zehatzen agirian. Dena den jardunbide mugatua ere posible da eta aukerazkoa da.

APK30/2007 Legearen 122, 126, 141 eta hurrengo artikuluek xedatutakoarekin bat etorriz, eta Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Obren kontratazio espedientea hastea, jardunbide irekiaren bitartez.

HIRU: Hornidura kontratu hau arautuko duten baldintza pleguak eta teknikoak onartzea.

BOST: Kontratu honetarako gastua onartzea (A-6).

6.- Urune kaleko 44 zenbakian kokaturiko pabilioian galdaragintza jardueran aritzeko, Caldereria Pasajes S.L.ri lizentzia emateko proposamena (2009H0050006).

Calderería Pasajes, S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Urune kaleko 44 zenbakian kokaturiko pabilioian galdaragintza jardueran aritzeko, Caldereria Pasajes S.L.ri lizentzia ematea, honako baldintza hauek bete beharko direlarik.

  • Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro, Lurralde Antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Osakidetzak jarritako neurri zuzentzaileak betetzea.
  • Ezarritako neurri zuzentzaileak bete ondoren, udalari irekiera lizentzia eskatu beharko da, horretarako bisatutako txosten teknikoa aurkeztu beharko delarik, neurri zuzentzaileak bete direla ziurtatuz.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- CBG S, COOP/ Ubegas S.L.ren espedientearen aldeko informea emateko proposamena, Txatxamendi kaleko 41 zenbakian kokaturiko pabilioian konpresoreak konpontzeko tailerra eta gasadun botilen biltegia jardueran aritzeko (2009H0050010).

CBG S, COOP/ Ubegas S.L.k eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal txosten teknikoa eta juridikoa ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumena, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Txatxamendi kaleko 41 zenbakian kokaturiko pabilioian konpresoreak konpontzeko tailerra eta gasadun botilen biltegia jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GIZARTE ZERBITZUAK

 

8.-Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatu Funtsaren dirulaguntza eskaera aurkezteko proposamena, etxez-etxeko laguntza zerbitzua programa eta arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizarte heziketa programak garatzeko (2009ID500006).

Gizarte Zerbitzuetako udal teknikariak emandako txostena ikusirik, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Urriaren 26ko 13/2009 Errege-Lege Dekretuz sortutako Tokiko Enplegu eta Egonkortasunerako Estatu Funtsa izeneko dirulaguntza eskaria egitea Udaleko gizarte zerbitzuetako ohiko gastuetarako.

BI: Dirulaguntza eskaera "Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua" programa eta "Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizarte-heziketa" programak garatzeko bideratzea.

HIRU: Guztira 130.465 €ko eskaera egitea: 90.000 € Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua programagatik eta 40.465 € Arrisku egoeran dauden gazte eta adingabekoentzat ingurune irekian gizarte-heziketa programagatik.

9.- Gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei laguntzen banaketarako irizpideak finkatzeko proposamena.

Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Gizarte beharrizan larrialdietarako dirulaguntza eskubidea izango dute 18/2008 Legean, abenduaren 23koa, gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzekoan jasotako baldintzen arabera.

BI: Familia dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango dute, beharrizan larrialdietarako dirulaguntza araudien baldintzak (erroda denbora eta adinarena...) betetzen ez dituzten herritarrek. Beharrezkoa izango da behar egoerari buruz gizarte langileak egindako gizarte txostena. Emate prozesua gizarte beharrizan larrialdietarako bera izango da.

HIRU: Gizarte larrialdietarako eta familia dirulaguntzak emateko ondorengo irizpideak zehaztu eta onartzea.

  • A. Pentsionistak osatutako elkarbizitza unitateak. Gehienez hiru kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza. Dirulaguntza eskaerak 2010 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira. Kontzeptu bakoitzarengatik onartuko diren kopuruak ondorengoak izango dira:
    • Alokairu eta etxebizitzaren kredituen interesen eta amortizazio gastuengatik, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 217€/hileko. Ohiko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 434€ guztira.
    • Etxeko mantenimendu gastuak: gehienezko kopurua 92.5€ hilean.
    • Instalazio eta konponketak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Elektrogailuak eta altzariak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Oinarrizko beharrak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Zorrak: aurreko kontzeptuaren arabera aipatzen diren kopuruak eta portzentaiak onartuko dira.
    • B. Lan egiteko adinean eta lanean edo gizarteratze hitzarmena sinatuak dutenek osatutako elkarbizitza unitateak. Bi kontzepturengatik onartuko zaio dirulaguntza. Hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo elkarbizitza unitateko norbaiten gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko beharrezkoa denean, beti ere sinatutako gizarteratze hitzarmenaren baitan eta gizarte langilearen aldeko txostenarekin. Dirulaguntza eskaerak 2009 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira. Kontzeptu bakoitzarengatik onartuko diren kopuruak ondorengoak izango dira:
    • Alokairu eta etxebizitzaren kredituen interesen eta amortizazio gastuengatik, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 217€/hileko. Ohiko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 434€ guztira.
    • Etxeko mantenimendu gastuak: gehienezko kopurua 46.5€ hilean.
    • Instalazio eta konponketak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Elektrogailuak eta altzariak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Oinarrizko beharrak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Zorrak: aurreko kontzeptuaren arabera aipatzen diren kopuruak eta portzentaiak onartuko dira.
    • C. Lan egiteko adinean eta lanean ez eta/edota gizarteratze hitzarmena sinatzeari uko egiten diotenak osatutako elkarbizitza unitateak.Kontzeptu bakarrangatik jaso ahalko dute dirulaguntza.Dirulaguntza eskaerak 2010 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira. Kontzeptu bakoitzarengatik onartuko diren kopuruak ondorengoak izango dira:
    • Alokairu eta etxebizitzaren kredituen interesen eta amortizazio gastuengatik, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 109€/hileko. Ohiko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera, gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 218€ guztira.
    • Etxeko mantenimendu gastuak: gehienezko kopurua 22€ hilean.
    • Instalazio eta konponketak: kontzeptu hau ez da kontsideratzen lehentasunezkoa elkarbizitza unitate hauentzat.
    • Elektrogailuak eta altzariak: kontzeptu hau ez da kontsideratzen lehentasunezkoa elkarbizitza unitate hauentzat.
    • Oinarrizko beharrak: gastuaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 550€ urtean guztira.
    • Zorrak: aurreko kontzeptuaren arabera aipatzen diren kopuruak eta portzentaiak onartuko dira.

    LAU: Gizarte larrialdietarako laguntzen onuradunek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

    • Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.
    • Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz (hiruhilero).
    • Laguntza jasotzeko unean eskatu ziren baldintzak zerbaitetan aldatu badira udalari jakinaraztea.
    • Onuradunak ohiko etxebizitza aldatuz gero, jakinaraztea.
    • Ez dagozkien prestazioak edo kopuruak itzultzea.
    • Oinarrizko gizarte zerbitzuetara bertaratzea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen diotenean edota gizarteratze hitzarmenak sinatuta dituztenean.

    BOST: Udalaren aurrekontuaren arabera, beste irizpide eta neurriak hartu ahalko dira beti ere hemen aipatu diren dirulaguntza kopuruak gehitzeko edo gutxitzeko.

    SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

    a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

    • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
    • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

    b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

    • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
    • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

    EUSKARA-KULTURA

    10.- Alkatearen D10/00034. dekretua berrestea, Santakrutzetarako danborrak erosteari buruzkoa (2010ALO30004).

    Ez da berretsi dekretua. Beste modu batera egingo da gastu hau.

    11.- Alkatearen D10/00033. dekretua berrestea, Murixka Dantza Taldearekin 2010-2011 urteetan lankidetza hitzarmena sinatzeari buruzkoa (2010KU360001).

    Berretsi da dekretua eta ondorioz, lankidetza hitzarmena eta han jasotako gastu konpromisoa.

    KONTUHARTZAILETZA

    12.- Fakturen 53. zerrenda onartzea.

    Onartu egin da.

    ALKATETZA ETA DELEGATUAK

     

    13.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

    Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko urtarrilaren 12az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

    Haien artean, D10/00064 dekretua berretsi da. Haren bidez Piku kale eta bus geltokiaren artean eskailera eta espaloi bat egiteko obra esleitu zaio 47.703,28 €tan Nigurko Eraikuntzak, S.L. enpresari.

    GALDE ESKEAK

    Ez da izan galde eskaerarik.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna