2010.eko Irailaren 7ekoa

Lezon, 2010ko irailaren 7an, asteartea, 8:15 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko uztailaren 29an eta abuztuaren 17an egindako bilkuretako aktak onartzea.

 

Aldaketarik gabe aktak onartu egin dira.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Eguneko zentroa eta babespeko apartamentuen obrei dagokien 7. ziurtapena onartzeko proposamena (2008H0110003).

Eguzki Eraikuntzak S.L.k, eguneko zentroa eta babespeko apartamentuen obrei dagokion 7. ziurtapena aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Eguneko zentroari dagokion 7. obra ziurtapena onartzea, 38.198,75 € direlarik (ADO-99-650/1 99-650/2).

BI: Babespeko apartamentuei dagokien 7. obra ziurtapena onartzea, 63.366,96 € direlarik (ADO-99-673).

Kontuhartzaileak behar adineko kontsignazio falta adierazi du. Babespeko apartamentuen ordainketa baldintzatzen da kontsignazioa edukitzera.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

3.- Eguneko zentroa eta babespeko apartamentuen obrei dagokien 8. ziurtapena onartzeko proposamena (2008H0110003).

 

Eguzki Eraikuntzak S.L.k, eguneko zentroa eta apartamentu babestuen obrei dagokion 8. ziurtapena aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Eguneko zentroari dagokion 8. obra ziurtapena onartzea, 25.506,00 € direlarik (ADO-99-664).

BI: Babespeko apartamentuei dagokien 8. obra ziurtapena onartzea, 28.309,82 € direlarik (ADO-99-674).

Kontuhartzaileak behar adineko kontsignazio falta adierazi du. Babespeko apartamentuen ordainketa baldintzatzen da kontsignazioa edukitzera.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Proposamena, 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokien 6. ziurtapena onartzeari buruzkoa (2009H0120001).

 

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 6. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 6. ziurtapena onartzea, 92.402,22 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 661).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Proposamena, 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-obrei dagokien 7. ziurtapena onartzeari buruzkoa (2009H0120001).

 

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 7. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 7. ziurtapena onartzea, 85.603,75 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 668).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Proposamena, Jauregialdeko berurbanizazio obraren 2. ziurtapena onartzeari buruzkoa (2009H0110003).

 

Otegi Gaztañaga Eraikuntza, S.L.ak, Jauregialdeko berurbanizatze obrari dagokion 2. ziurtapena aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: Otegi Gaztañaga Eraikuntza, S.L.ak, aurkeztutako 2. ziurtapena onartzea, 70.991,12€ delarik eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO99/662).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Proposamena, Jauregialdeko berurbanizazio obraren 3. ziurtapena onartzeari buruzkoa (2009H0110003).

 

Otegi Gaztañaga Eraikuntza, S.L.ak, Jauregialdeko berurbanizatze obrari dagokion 3. ziurtapena aurkeztu du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: Otegi Gaztañaga Eraikuntza, S.L.ak, aurkeztutako 3. ziurtapena onartzea, 170.713,01€ delarik eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO99/663).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Konpresoreak konpontzeko tailerra jartzeko obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2009H0050010).

 

Betico Gipuzkoa, S.Coop. enpresak eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Txatxamendi kaleko 41. zenbakiko (110 poligonoa) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu konpresoreak konpontzeko tailerra jartzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

 

 

BAT: Betico Gipuzkoa, S.Coop. enpresari obra eta jarduera lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 41. zenbakiko (110 poligonoa) pabilioia egokitzeko, eta bertan, konpresoreak konpontzeko tailerra jartzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia emateagatiko eskubideen truke 180,59 € ordaindu behar izango ditu (131,50 € eraikuntzen gaineko zergari dagozkio eta 49,09 € tasari).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Gas botilak biltegiratzeko obra eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2009H0050010).

 

Ubegas, SL enpresak hala eskaturik bideratzen ari den jarduera espedientea azterturik, Txatxamendi kaleko 41 zenbakiko pabiloia (Ipintza-110 poligonoa) egokitzeko lizentzia eskatzen baitu gas botilak biltegiratzeko jarduerarako, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Ubegas, SL enpresari obra eta jarduera lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko 41 zenbakiko pabiloia (Ipintza-110 poligonoa) egokitzeko, gas botilak biltegiratzeko jarduerarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia emateagatiko eskubideen truke 180,59 € ordaindu behar izango ditu (131,50 € eraikuntzen gaineko zergari dagozkio eta 49,09 € tasari).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Galdaragintzako jarduerarako irekitzeko lizentzia emateko proposamena (2009H0050006).

 

Calderería Pasajes, S.L. enpresak galdaragintzako jarduera irekitzeko lizentzia eskatu du.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: Calderería Pasajes, S.L. enpresari Urune kaleko 44. zenbakian dagoen pabilioian galdaragintzako jarduera irekitzeko lizentzia ematea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Bakailaoa manipulatzeko, sailkatzeko, mozteko eta ontziratzeko eta jarduera lizentzia emateko proposamena (2009H0050008).

 

Bacalaos Azkuene, S.A. enpresak eskaturik tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Herrikoetxea kaleko 4-5 zenbakiko (110 poligonoa) pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu bakailaoa manipulatzeko, sailkatzeko, mozteko eta ontziratzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, aldi berean, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

 

BAT: Bacalaos Azkuene, S.A. enpresari obra eta jarduera lizentzia ematea, Herrikoetxea kaleko 4-5 zenbakiko (110 poligonoa) pabilioia egokitzeko, eta bertan, bakailaoa manipulatzeko, sailkatzeko, mozteko eta ontziratzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

Ezarritako neurri zuzentzaileak hartu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezarritako neurri zuzentzaile guztiak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du.

Era berean, suteen aurkako instalazioaren inguruan Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak egindako aldeko ziurtagiria aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.884,80 € ordaindu beharko ditu.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Doy-pack ontzian jaki hidratatuak egiteko jardueran aritzeko espedientearen aldeko informea emateko proposamena (2009H0050007).

 

Interal, S.A.k egindako eskaeraren ondorioz, tramitatzen ari den jarduera espedientea aztertuta, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, aldi berean, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabakiak hartu ditu:

BAT: Urrune kaleko 34 zenbakian kokaturiko pabilioian, doy-pack ontzian jaki hidratatuak egiteko jardueran aritzeko espedientearen aldeko erabakia ematea.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

13.- Conchi-enea etxeko teilatua eta etxaurrea birgaitzeko obra lizentzia emateko proposamena (2010H0030019).

 

Jesús Barrio Allerrek, Gaintxurizketako Goikoa Bailara 8an, teilatua eta etxaurrea birgaitzeko obra lizentzia eskaera egin du. Osasun eta Seguritatearen inguruko dagokion azterketa ekarri du.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Goiko Bailaran, Gaintxurizketan kokatutako teilatua eta etxaurrea birgaitzeko obra lizentzia ematea Jesús Barrio Allerri.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 803,63 € ordaindu beharko ditu.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK

14.- 2010eko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko dirulaguntzak banatzeko arautegia onartzeko proposamena (2010KI100001).

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: 2010 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko diru-laguntzak arautzen duten oinarri-arau espezifikoak arautzen duen deialdi oinarriak onartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholean, iragarki bidez.

KONTUHARTZAILETZA

15.- 33. eta 34. fakturen erlazioa onartzea.

 

Onartu egin dira fakturen erlazioak. 34. fakturen erlazioa onartu egin da, dena den, babespeko apartamentuen ordainketa baldintzatu egin da kontsignazioa edukitzera.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

16.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

 

2010eko uztailaren 29az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

URJENTZIAZ

Alkateak proposaturik Batzar honetan diren kideen adostasunarekin gai zerrendan ez zeuden beste gai bat eztabaidatu eta erabakitzea onartu da.

17.- Oskar Estanga Arzallusek egindako lan murrizketako eskaria onartzeko proposamena (2010PE100002)

Oskar Estanga Arzallus, Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako irakasleak, 2010/2011 kurtsorako bere musika irakasle lana %45,50tik %28,17ra murriztea eskatu du seme-alaben zaintzagatik.

Eskatutako lan murrizketak, ez du aparteko arazorik sortzen trikitixa irakaskuntzan, 2010/2011 kurtsoan eman beharreko ordu guztiak bermatuak gelditzen bai dira gaur egun Tomas Garbizu Udal Musika Eskolan lan egiten duen beste irakasle batekin, eta Musika Eskolako Zuzendariaren oniritzia du.

Horiek horrela, eskaria azterturik eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Ontzat hartzea Oskar Estanga Arzallusek seme-alaben zaintzagatik 2010/2011 kurtsorako eskatutako lanaldi murrizketa.

  • Lanaldi murrizketaren ondorioz, 2010/2011 kurtsoan %28,17ko lan dedikazioa izango du.
  • Lanaldi murrizketa 2010eko irailaren 1ean sartuko da indarrean eta 2011ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

BI: Lan murrizketa honen ondorioz, Oskar Estanga Arzallusek trikitixa irakaskuntzan 2010/2011 kurtsoan eman gabe utziko dituen orduak, jornadaren %17,33, Tomas Garbizu Musika Eskolako irakaslea den Joxean Anduagak emango ditu.

HIRU: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.312tik 885.321ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna