Aldaketen ondorioz aparkaleku berriak sortuko dira herrian.
Lezoko Udalak jakinarazi nahi du trafiko aldaketak egongo direla datozen egunetan herriko zenbait kaleetan. Esaterako, Aralar kalea norabide bakarrera pasako da. Hau da, Urdaburu kaleko biribilgunetik aurrera Aralar kaleak norabide bakarra izango du. Aldaketa honekin batera Urdaburuko biribilgunetik Aralar kaleko 6 zenbakiraino gaur egun linean dauden aparkalekuak bateriara pasako dira eta Aralar 7tik, 8ra doan espaloi ondoan linean margotuko dira aparkaleku berriak. Guztira 15 aparkaleku inguru sortuko dira.
Beste aldetik, hilerri ondoan urbanizazio berri bat eraikitzen ari dira eta 120 etxebizitza berri egingo direnez, trafiko aldaketak egingo dira eremu honetan ere. Hala, Lexo Bertsolari, Plazeta eta Arretxene kaleak norabide bakarrera pasako dira. Plazeta 2 zenbakitik Zubitxo 23 zenbakira doan eremua ere zentzuz aldatuko da. Arretxene kalean aparkalekuak sortuko dira linean eta gaur egun linean dauden aparkaleku batzuk bateriara pasako dira. Guztira 12 aparkaleku inguru sortuko dira.
Aldaketa hauekin, aparkaleku berriak ez ezik Lezoko hiri-mugikortasun iraunkorrerako planean aipatzen diren onurak ere lortuko dira. Besteak beste: Hiriguneko kaleetan trafikoa baretzea, oinezkoen eta ibilgailuen arteko istripuak ekiditea eta garraiobide ez motorizatuen erabilera sustatzea.