Agenda

Ikus-entzunezko emanaldia

Kaixo, Frida! (Haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.

Bestelakoak

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore: "Zerua lapurtu dute"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskera
Prezioa
Lugar
Bekoerrota kiroldegia

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Zerua lapurtu dute ikuskizuna.

Laukotea arduratuta dago izarrik ikusten ez duelako. Zer gertatu da zeruarekin? Lapurtu egin al digute?

Birtxi farozainaren laguntzaz urdin infinitura abiatu dira izarren bila… unibertsoaren sekretuak ezagutzera, urrunera begiratuz barrura begiratzeko!

 

 

Antzerkia

NOR NAIZEN BANEKI (Artedrama + Axut!)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Harkaitz Canok eta Ximun Fuchs-ek nortasunaren bilaketari buruz idatzitako antzezlana taularatuko dute:“Nor naizen baneki… Zuk
badakizu? Jakin nahi zenuke? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Ez ote da antzerkia barne indusketarako tresnarik onena?”

Egileak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs
Zuzendaria: Ximun Fuchs
Antzezleen zerrenda: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia, Oier Zuñiga
Koreografoa, zuzendari-laguntzailea: Philippe Ducou
Argiztapenaren diseinua: Acrónica
Soinuaren diseinua: Philou Barandiaran
Musika: Xabier Erkizia
Lan koralak: Garazi Navas
Diseinua: Ikerne Giménez
Jantzigintza: Kkum Atelier
Irudia: Oier Zuñiga
Fotografia: Ainhoa Resano
Bideoa: Eñaut Castagnet
Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena, Mikel Unamuntzaga
Banaketa: Irantzu Azpeitia
Bitartekaritza: Arantxa Hirigoyen
Komunikazioa: Dijitalidadea, Gotzon Barandiaran

Haur jarduera

AGUR, PETER PAN (Yarleku Teatro)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Txotxongilo-ikuskizuna. Mariak, irudimen handiko umeak, maite ditu bere aitonak kontatzen dizkion istorio eta abenturak, eta harekin arratsaldero Peter Pan jolasean pasatzen du. Baina bat-batean, gau batean, galdutako umeek Maria bere gelatik Inoiz Gehiagoko Lurraldera eramango dute. Ondoren, abenturak lehen pertsonan biziko dira.

Ikus-entzunezko emanaldia

KAYARA INKA GERRARIA (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Inka gazte bat Chasqui mezularien lanaren zale amorratua da. Inken Inperio zabalean zehar mezuak eramateaz arduratzen den gizon talde esklusibo honekin bat egitea du amets. Genero-arau zorrotzei eta bere gizarteko tradizioei aurre eginez, gazteak ezarritako espektatiben aurka borrokatuko du, eta hainbat oztopori aurre egingo die bere anbizioa betetzeko.

Ikus-entzunezko emanaldia

MASPALOMAS (zinema familian)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bikotekidearekin utzi ondoren, Vicentek (76) gustuko bizitza darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena. Baina ezusteko istripu baten ondorioz, Donostiara itzuli, alabarekin topo egin, eta erresidentzia batean bizi beharko du. Egoera berri horretan, bere buruarekin eta ingurukoekin adiskidetzeko garaiz ote dagoen galdetuko dio bere buruari.

Antzerkia

KAKA (Xanti Agirrezabala, Erika Olaizola)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Herriko plazan kaka-mokordo bat agertu da. Nork egin du? Noiztik dago hor? Eta orain, zer egin? Nori tokatzen zaio marroi hau argitzea? Garbitzea? Kakak kaka dakar, eta pentsatzen jarrita... Mundua nolakoa litzateke, bakoitza bere kakaren jabe egingo balitz? Norbanako, kolektibo edo herri gisa batzen gaituen, baina ezkutatzen dugun horren guztiaren azaleratze-festa da Kaka.

Testua: Kepa Arresti
Zuzendaritza: Espe Lopez
Aktoreak: Mikel Laskurain, Ainhoa Aierbe, Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala
Eszenografia: Ikerne Gimenez
Produkzioa: Erika Olaizola, Xanti Agirrezabala

Antzerkia

TRAJEA (Txalo Produkzioak)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Hiriburuko saltoki handietako merkealdiaren lehen eguna da. Jendea tropelean sartu da, eta istripu bat gertatu da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaintzaile batek negozio-gizon bat galdekatu du, jantzi bat erostera etorri delako, eta gertakariekin zerikusia izan duelako. Baina, zein dira gertakariak zehazki? Eta zer arrisku dakarkie bi pertsona horiei?

Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Egilea: Juan Cavestany
Antzezleak: Joseba Apaolaza, Asier Hormaza

Ikus-entzunezko emanaldia

BUFFALO KIDS (haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Tom eta Mary, bi anaia umezurtz, New Yorken lehorreratu ziren XIX. mendearen amaieran. Osabarekin elkartzeko, Mendebalde Basatia zeharkatzeko tren batean polizoi gisa abenturatuko dira, eta Nick ezagutuko dute, beren bizitzak betirako aldatuko dituen lagun berri eta aparta. Elkarrekin bidaia arriskutsu batean murgilduko dira, bilau gaiztoei aurre eginez, ustekabeko lagunak eginez eta egoera paregabeak biziz.