Kontsultatu hemen Covid-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Filmak kultura maila eta klase ezberdineko Indiako zazpi emakumeren bizitza erretratatzen du. Abiapuntua? Emakumeetako baten ezkontzaren harira egindako hitzordua. Errelatoak Indian eta beste herrialde askotan oraindik ere bizi-bizirik dauden ohitura eta praktikak jartzen ditu ezbaian: sexu-erasoak, emakumeen diskriminazioa, genero rol eta estereotipoak, behartutako ezkontzak… eta euren eskubideen aldeko emakumeen borroka mahaigaineratzen da.
Dinamizatzailea: Loredi Salegi
Behar izanez gero Sarean eskuratu dezakezu ekitaldi honetarako sarrera.