Haur eta helduei zuzenduta, Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan
Udaleko Kirol sailak 2015/16 ikasturteko kirol eskaintza martxan jarri du. Bekoerrota kiroldegian eta Altzate igerilekuan egiten dira, haurrentzako eta helduentzako zuzendutako kirol jarduerak.
Helduen jarduerak lau multzotan sailkatzen dira:
- Orekatu: pilates saioak, posizioaren kontrolaren bitartez gorputz orekatua lortzeko.
- Sasoian : Circuit-tono, zumba eta ciclo-tono, gorputza aktibatu eta sasoian jartzeko.
- Olatu artean: igeriketa saioak hiru mailatan (ikasten, hobetzen eta osasuna).
- Gogotsu: intentsitate handiagoko jarduerak (ciclo, jump!, aerobik-step eta total training edo krossfit).
Haurrentzako jarduerak bi multzotan sailkatzen dira:
- Jolasean: judoa eta jump! Kids.
- Olatu txikien artean: maila eta adinaren araberako igeriketa ikastaroak.
Informazio gehiago (egunak, orduak eta prezioak) lotura honetan.
Eskaintza bereziak
Bi eskaintza berezi nabarmendu behar dira:
- Kiroldegiko abonatu izateagatik BPXportek kudeatzen dituen beste instalakuntzetara sarrera doan.
-
Iraialren 21etik urriaren 11ra bitartean abonatuz gero, ikastaro ezberdinetako matrikula opari.
Arloa edo saila