Urtarrilaren 27an egingo da, 20:00etan Gezala Auditorioan
Mugibili Eusko Jaurlaritzak sustatu duen kirol-jarduera fisikoaren bilatzailea da. Inguruan dituzun kirol ekintzen berri ematen du: ikastaroak, kirol eskolak, kirol frogak, hitzaldiak, eta abar.
Urtarrilaren 27an, asteazkena, web gunearen aurkezpena egingo da Gezala Auditorioan, arratsaldeko 20:00etan. Hitzaldia Mikel Bringas EJren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako kirol kudeatzaileak emango du. Hitzaldiak hiru parte izango ditu:
- Mugibili, zergatik eta nola sortu da.
- Kirol antolatzailea edo erakundea izanik nola erabili Mugibili. Nola sartu norberaren ekintzak.
- Hobetzeko proposamenak eta zalantzak.
Hitzaldia udaletako kirol teknikariei, kirol jarduerak edo ekitaldiak antolatzen dituztenei edota gaian interesa duen orori zuzenduta dago.
Toki-kopurua mugatua denez (145 pertsona), aurrez izena eman behar da, hurrengo lotura honetan. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a da.
Web gunea
Web gunea dagoeneko martxan da: Mugibili. Arestian aipatu bezala, Eusko Jaurlaritzak sustatu du eta erakunde kolaboratzaileen artean Lezoko Udala, Donostiako Udala, Bilboko Udala, Gasteizko Udala eta Getxoko Udala daude.