Emakume bat eraila Tuteran

Og, 2022-01-13 13:52

Emakume bat eraila izan da Tuteran. Hori dela-eta, Lezoko Udalak, Lezoko Emakume Taldeak eta Gaxuxa Emakume elkarteak aho batez adierazi nahi dugu indarkeria matxistaren aurka gaudela eta irmoki gaitzesten dugula gertatutakoa.

Horrelako erasoak ez ditugu gure jendartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Udalak dei egiten die udal langile guztiei eta herritarrei gaur hilak 13, 12:00tan udaletxe atarian egin den elkarretaratzean parte hartzeko.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila