Lezon hondakinak gaika biltzeko edukiontzi bidezko sistema 2017ko irailean jarri zen martxan.
Sistema honekin hondakin organikoak, ontzi harinak, beira eta papera eta kartoia egunero atera daitezke, betiere gai bakoitza dagokion edukiontzian sartuz. Horietaz gain, ohialak, pilak eta etxeko olioa botatzeko edukiontziak ere daude herrian.
Beste motako hondakinak (etxeko hondakin arriskutsuak, tamaina handiko tresnak...) bilketa sistema propioa dute. Ikusi beherago "Hondakinen gida"
Jarraian sistemaren ezaugarri nagusiak azaltzen dira.
Bost edukiontziak
Herri-gunean, bost edukiontziz osatutako bilketa-guneak daude. Edukiontzi horietan etxebizitzetan sortutako etxeko hondakin batzuk utz daitezke. Hona hemen edukiontzi bakoitza eta bertan utzi beharreko hondakinak:
- Edukiontzi MARROIA: materia organikoa
- Edukiontzi GRISA: errefusa
- Edukiontzi HORIA: ontzi arinak
- Edukiontzi BERDEA: beira
- Edukiontzi URDINA: papera eta kartoia
Hondakin horiek egunero eta edozein orduan bota daitezke dagokion edukiontzian.
Edukiontzien erabilera
Organikoaren eta errefusaren edukiontziek sarraila elektronikoa (txiparekin, alegia) dute, hortaz horiek zabaltzeko etxe bakoitzeko txartel bat behar da.
Txipdun edukiontziak zabaltzeko txartela erabili behar bada ere, organikoa eta errefusa udalerriko edozein edukiontzi gris edo marroira atera daiteke.
Zergatik txipdun edukiontziak?
Helburua da organikoa kutsa dezaketen bestelako hondakinak edukiontzi marroira bota ez daitezen lortzea, txartelen bitartez edukiontzien erabilera aztertu daitekeelako.
Poltsa konpostagarriak:
Edukiontzi marroira hondakinak botatzeko poltsa konpostagarria erabiltzea derrigorrezkoa da. Poltsak udaletxeko atarian dagoen makinan (txartela eramatea ezinbestekoa da) hartu daitezke edukiontziak irekitzeko txartela baliatuz.
Landa eremuko ekarpen guneak
Landa eremuan 4 ekarpen gune daude: Errekalden, Gaintxurizketa Goikoan, Perrenen eta Herriondon.
Gune horiek itxiak dira eta barruan daude hondakin mota bakoitza botatzeko edukiontziak, beirarena izan ezik. Txartel bidezko sarraila elektronikoa dute eta soilik landa eremuko herritarrek erabili ditzakete. Txartelen bitartez sarrera eta irteerak kontrolatzen dira.
Hondakinen Gida
Herritarrei hondakinen sailkapen eta birziklapen lana errazteko helburuarekin, Udalak Hondakinen Gida sortu du. Bertan herritarrek hondakin gai bakoitza zein edukiontzitara atera behar duten kontsultatu dezakete eta beren interesekoa izan daitekeen informazioa ere bildu da, hala nola, bilketa bereziari, Garbiguneari edota edukiontzi bereziei buruzkoa.
Kontsulta ezazu hondakinen gida.
Gai bakoitza bere edukiontzian
Etxean sortzen ditugun hondakinak ondo sailkatzea garrantzitsua da, ondoren birziklatuak izan daitezen. Sortzen ditugun hondakinak norberaren ardura dira, horregatik, guztion erantzukizuna da gaikako bilketa egokia egitea gaikako bilketa emaitzak hobetzea lortzeko.
MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU
Baina birziklapena azken urratsa besterik ez da, horregatik, gaikako sailkapena egin aurretik sortzen dugun hondakin kopurua MURRIZTEA eta BERRERABILTZEA ere garrantzitsua da.
- MURRIZTU: lehen urratsa, ahalik eta hondakin gutxien sortzea.
- BERRERABILI: ondoren, ditugun materialei bizitza bakarra eman ordez, beste aukera batzuk ematea.
- BIRZIKLATU: azken urratsa, hondakinak gaika egoki sailkatzea birziklatuak izan daitezen.
Eguneroko ohituretan egiten ditugun aldaketa txikiek pauso handiak ekar ditzakete.