Zuhaitz mozketa lanak egingo dira larunbatean Altamira eta Renfe inguruan

Or, 2023-11-03 14:43

Lanak bihar goizean egingo dira, larunbata, azaroak 4.

Lezoko Udalak Altamira auzoan eta RENFE geltoki inguruan lehortuak edo erdi lehortuak dauden zenbait zuhaitz identifikatu ditu, eta erortzeko arriskua ekiditeko helburuarekin horiek kentzeko lanak kontratatu ditu.

Horrela, alde batetik, Lezoko Institutu atzealdean dauden sei zumar kenduko dira, eta, bide batez, linea elektrikoaren azpiko eremua sasiz garbituko da.

 Bestalde, Altamirako parke sarreran dagoen zuhaitz lehor bat eta Tomas Garbizu 15 eta 16 aurrean dagoen zumar lehor bat eta hiru sasi akazia (Robinia pseudoacacia) kenduko dira.

Azkenik, RENFE tren geltoki ondoko eremuan, Jaizkibel hiribidean, dauden bi zumar lehor ere kentzea erabaki da.

 Lanek sor ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi du Lezoko Udalak. Lanak larunbatean bertan amaitzea aurreikusten da.

Arloa edo saila