Datorren astelehenetik ostiralera bitartean Donosti Cupeko 40 partidu jokatuko dira Plazeta futbol zelaian. Munduko txoko guztietatik etorritako taldeek jokatuko dute Lezon, hala nola; Frantzia, Portugal, AEB, Euskal Herria eta Espainiako taldeak.
Aurten ere, Lezoko Plazeta futbol zelaiak Donosti Cup txapelketako partidak hartuko ditu. Guztira, 40 partidu jokatuko dira uztailaren 8tik 12ra bitartean, hau da, astelehenetik ostiralera.
Gauzak horrela, Lezok munduko futbol txapelketa garrantzitsuenetako bat hartuko du beregain bost egunez, izan ere, sailkapen faseko partidez gain, final-hamaseirenak, final-zortzirenak eta final-laurdenak ere jokatuko dira.
Urtero bezala, gure herriaren izena munduan zabaltzeko aukera paregabea da hau, izan ere, herrialde askotako taldeak izango baitira gurean, besteak beste; AEB, Frantzia edota Portugal.
Jarraian, Plazetan jokatuko diren partiduen zerrenda dago:
Uztailak 8, astelehena:
09:00: Behobia CD-Antigua Luberri KE
10:00: Kairos FC-Ostadar SKT
11:00: Añorga KKE B-Segre CA
12:00: San Marcial CD-Segre CA
13:00: Segre CA-Quilombo
15:00: Añorga KKE B-SOCA
16:00: Danena KE-SOCA
17:00: Roteta CD A. Coerver Select
Uztailak 9, asteartea:
10:00: San Diego Surf- Madrid CFF A
11:00: Mariño CD-Madrid CFF B
12:00: Madrid CFF C- San Diego SC
13:00: Oak Ridges SC- Madrid CFF A
15:30: Añorga KKE A- Rueil Mailmason FC
16:45: Intxaurdi KE- Rueil Mailmason FC
18:00: Coteaux Libournais FC- Antigua Luberri KE
19:15: Cruz Santa UD- Merignac SA
Uztailak 10, asteazkena:
10:00: Dallas Texans- SFA Madrid
11:00 SFA Madrid-Hernani CD
12:00 Amaikak Bat-Larchmont Mamaroneck FC
13:00: Añorga KKE- Pumas
15:30: Lengokoak SD-Los Alcazares EF
16:45: Cruz Santa UD-Roteta CD B
18:00: Olympia FC-Merignac SA
19:15: Barcelona KC-Behobia CD
Uztailak 11 eta 12, osteguna eta ostirala:
Final-hamaseirenak, -zortzirenak eta -laurdenak jokatuko dira, bata Playoff-ak ere. Plazetan jokatuko diren partidu guztien zerrenda ikusgai hemen: http://info.donosticup.com/field-sheet.aspx?id=615