Ekainaren 13an izango dira Lezoko 2026ko Euskal Jaiak. Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute herriko eragileek eta Lezoko Udalak.
09:30. Diana Munttar Lezoko Txistulari Taldearekin.
12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan: Aratz Mugerza eta Xabier Zaldua aizkora lanetan. Lierni Osa eta Ainitze Zumeta harrian.
12:00. Kalejira TGLUMEko trikitilariekin, Musika Eskolatik hasita.
12:30. Kantujira Aitona-Amonen Bordatik abiatuta.
17:00. Desafioa Donostiako Jarana Herri Kirol Taldearen aurka Goiko Plazan.
18:00. Sagardo Festa Gurutze Santuaren plazan.
Egitarauaz gozatzera eta ekitaldietan parte hartzeko gonbidapena egin die lezoar guztiei Lezoko Udalak.
Arloa edo saila
Eranskinak