Mendekosteak iristear dira eta Lezoko Udalak, Jai Batzordeak eta lezoarrek adierazpen argia egin dute: Mendekostetan ere, ez dute inolako erasorik onartuko.
Bihar hasiko dira Mendekosteak, ospakizunez eta jai-giroz betetako egunak izango dira, herri izaera indartu eta Lezoko kaleak kolorez beteko dituzte lezoarrek. Tamalez, festak plazerrerako espazioak diren arren, jarrera matxista desberdinen agertoki ere izan daitezke.
Horregatik, Lezoko Udalak, Jai Batzordeak eta herritarrek argi utzi nahi dute:
Ez dugu inolako erasorik onartuko, mendekosteetan ere ez, erasorik gabeko gune feministak nahi ditugu. Denok goza ditzagun, GORA MENDEKOSTEAK!
Arloa edo saila