Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ekitaldiaren sarrerak, astelehenetik aurrera salgai

Or, 2023-12-15 14:13

Lezon izango dira urtarrilaren 5ean.

Urtero bezala, Errege Egunaren bezperan, urtarrilaren 5ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Lezon izango dira. Emanaldia Bekoerrota kiroldegian izango da, 12:00etan. Oraingoan, "Ez gara jaitsiko!" lana aurkeztuko dute.

Sarrerak abenduaren 18tik aurrera (08:30etan) jarriko dira salgai zortzi eurotan.

Udalaren webgunean  eta kultura sailean egongo dira eskuragarri baina interneten bidez erostea gomendatzen da.

Arloa edo saila