Orkestra kontzertua

  • Ekitaldi mota
    Kontzertua
  • -
  • Lekua
    Gezala Auditoriuma

Orkestra kontzertua

Partaidea: Oiasso Kamerata eta Irene Sagarzazu

OIASSO KAMERATA

Oiasso Kamerata Irungo hari orkestra bat da, erromatar garaian Oiasso zeritzana. Haien ibilera 2014an hasi zen Raffaela Acella zuzendari artistiko zutelarik. 2016an zuzendaritza artistikoa Tomas Ruti Vilarrek jasotzen du soinu kalitatearen helburua aurrera eramanez.

Bere ibilbidean Kamerata herrialde ezberdinetan edota beste kontzeptu batzuetan oinarritutako esperientzia musikalak eskaintzen saiatu da. Horrela, honako programak aurkeztu ditu: Egitarau Latinoa, Viaggio MusicaleGod save the strings!Con aire de tango, Marina Beheretche biolinista haundiaren laguntzarekin eta Gerra eta Bakea, errusiar konpositoreen musikaren adibide.

Euskal musikaren arloan, Valentín Larrearen musika interpretatzeko erronkari heldu dio, bere harizko obra ezagutzera emanez.

Ondorengo ziklo eta jaialdietan hartu dute parte: Donostiako Musika Hamabostaldia, Barroko aire (Ordizia), Durangoko Musika Hamabostaldia, Zarauzko Udako Musikaldia, Irungo Ricardo Requejo ganbara zikloa, Azkoitiko Udaberriko Musikaldia, Igartzako Musika zikloa (Beasain), Tolosa, Hondarribia...

Halaber, bakarlari ezberdinekin eman ditu kontzertuak, Eduardo Mocoroaren musikarekin disko bat grabatu du, eta Opus Lirica konpainiarekin elkarlanean Pergolesiren “La Serva Padrona” opera interpretatu du Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

Bere hezkuntza proiektuan haurrei zuzendutako kontzertu didaktikoak aipatu behar dira.

IRENE SAGARZAZU

Irene Sagarzazu Cabezónek (Irun, 2006) 5 urterekin hasi zituen biolin ikasketak Ana María Sebastián Suzuki Metodoaren Espainiako Federazioko presidentearekin. Gaur egun Musika Ikasketa Profesionaletako azken ikasturtea ikasten ari da. 2018z geroztik Raffaela Acellaren ikaslea da.

Era berean, Barbara Doll, Kristoffer Dolatko, Kati Sebestyén, Kamran Omarli, Aitzol Iturriagagoitia, Alina Pogostkina, Nancy Chumachenco eta Silvia Simionescu-ren klaseak jaso ditu, besteak beste.

Bestalde, “Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan” bi lehen eta bi bigarren sari lortu ditu arku-instrumentu eta ganbera-musika modalitateetan.

9 urte zituenetik urtero hautatua izan da Euskal Herriko ikasle gazteen orkestra ezberdinetan parte hartzeko, lau alditan kontzertino izaki. 15 urte zituenetik EGOn (Euskal Herriko Gazte Orkestra) parte hartzeko hautatua izan da hainbat alditan.

Halaber, Gasteizko “Ciclo de Cámara del Principal”, “Bernaola Festival” eta “Martes Musicales”, Gipuzkoako “Musikaste” eta “Lesoinu” eta “24th Tata Baroque Festival” (Hungaria) musika jaialdietan kontzertuak eskaini ditu.

Kontzertu eta jardueretarako sarrerak doakoak dira edukiera bete arte.

Eguna eta ordua
Lekua
Gezala Auditoriuma
Arloa edo saila
Ekitaldi mota
Kontzertua
Prezioa
Doakoa

43.319847251852, -1.8979570493072

Nire agendan erantsi + Google Calendar

App.a deskargatuDescarga la app.