Oarsoaldeko tokiko monetaren aurkezpena, asteazkenean

Ar, 2026-02-24 14:34

Asteazkenean, otsailaren 25ean, Oarsoaldeko tokiko moneta osagarriaren aurkezpena egingo dute, ‘Oarsoaldea, aniztasunean bat’ izenburupean. Hitzordua 18:00etan izango da, Lekuona fabrikan. Interesa duen edonor bertaratu daiteke, sarrera librea da.

Ipar Euskal Herrian 12 urte daramatzate Euskoa erabiltzen, Europako tokiko monetarik garrantzitsuena bihurtu delarik. Orain, Euskoaren esperientzian oinarrituta, Hego Euskal Herrian tokiko monetaren proiektua martxan jarriko da eta Oarsoaldeako tokiko monetaren aurkezpena egingo dute asteazkenean, 18:00etan Lekuona fabrikan. 

Tokiko ekonomia eta harreman sozialak indartzeko tresna gisa aurkezten da tokiko moneta eta Oarsoaldean hasiko den proiektu pilotuak bide eta aukera berriak zabalduko ditu arlo ekonomiko eta sozialean.