Antzerkia

Antzerkia

Ai,ai,ai...Badatorrela!!! Orratx Taldea

Eguna eta ordua
Language
Prezioa
8€
Lekua
Gezala Auditorima

Lehenengo solairuan:

Eguneroko errutinan, ezarritako ordenan eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan.Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada ere hobe ez irekitzea.Gutun bat ate azpitik agertzen da. Beraien BIZITZA aldatuko al da.... ala ez!!!

Bigarren solairuan:

Bi lagun, Margarita eta Trinidad, urte amaiera ospatzeko elkartzen dira. Agian datorren urtea hobea izango da. Norbaitek atea jo du. Beraien laguna Nina ote da? Jendartean gero eta ohikoago den zuhurtziak eta beldurrak zera sortzen dute: paranoia, zentzugabekeria eta absurdua, baita krudelkeria ere

Antzerkia

Bi ipuin

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Muxi eta Tomax liburutegira joan dira. Han bi ipuin aukeratuko dituzte: "Ahatetxo itsusia" eta "Txanogorritxo". Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira.

Beti bezala, umorea, majia, kantak eta dantzak ez dira faltako.

Antzerkia

Osaba untxia eta osaba koioteren abenturak

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Gaurkoan zer gertatuko zaie untxia eta koioteari? Txotxongiloen bitartez dramatizatutako Nikaraguar pazifiko aldeko bi historio tradizionalak.

Antzerkia

Niara-ren bidaia

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Niararen bidaia Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren sormen lana da. Patata Tropikalak sinesten du Antzerkia komunikazio tresna dela, eta, oraingoan, hausnarketa egiten du gizakiak Naturarekin harremantzeko duen moduaz, bai eta Ingurune Naturalarekiko jasangarritasuna nahiz oreka eskuratzearen urgentziaz ere.

Sinopsia

Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da Niara.

Oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen hasi da, aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz. Horregatik, Iemanja itsasoko zaindaria, arriskuan dago.

Zein izango da Niarak deskubrituko duen errealitatea Itsasorantz egingo duen bidaian?

Fitxa

  • Gidoia: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Zuzendaria: Iker Etxarri
  • Antzezleak: Judith Poves, Fermin Sanles, Maite Perea
  • Atrezzoak: Iker Etxarri
  • Dekoratuak: Patata Tropikala Antzerki Laborategia
  • Jantziak: Ane San Jose
  • Musika: Sergio Zurutuza (Pepi)
  • Argien diseinua: Jaime Mayo (Junky)
  • Iraupena: 60 minutu
Antzerkia

Basoko sekretuak

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Oihanak urtaro bakoitzean gordeak dauzkan sekretuak aurkituko ditugu. Hainbat animalia ezagutu eta haien istorioetan barneratuko gara, eta gure oihana sentitu eta bizitzeko aukera izanen dugu; gure oihana errespetatzen eta maitatzen ikasiko dugu. Prest al zaudete naturan murgiltzeko?

Antzerkia

Munduari itzulia 80 egunetan

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua “Munduari itzulia 80 egunetan” liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.

Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.

Julio Vernek eleberrian giro alaia eta une komikoak proposatzen ditu, eta hori ere eszenato kira eramango da. Idazle frantsesaren kontakizunak, estiloaz gain, erritmo bizkorra planteatzen du; azken finean, abenturazko istorio bat da, eta halaxe izango da antzezlanean ere. Eleberriaren gatazka eta helburu nagusia munduari 80 egunetan bira ematea da. Emanaldiaren kasuan ere erronka ederra izango da: 80 minututan herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi daitekeela erakustea.

Obra sortzeko, trama nagusia hartuko dugu hari narratibo gisa, baina gure errealitatera egokituta. Liburuko eszena mitiko batzuk emulatuko dira eta pertsonaia berriak sortuko ditugu beharrezkoa izango den garapen dramatikoa eraikitzeko.

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.

Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutzeko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.

Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri desberdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

Passepartout eta Auodaren etxeko ganbaratik joko eta fantasia bidelagun, planetako bidaiari handiek mundu, egoera eta pertsonaia ezberdinak birsortuko dituzte; hala nola Txina eta bere herensugeak, Erdialdeko Amerika,
Mosku, Ginea edota Saharako basamortua.

Azken batean, elkarrekin bizi eta ikasten dugun etorkin askoren jatorriek gure egunerokoa eta gizartea osatzen dute. Jokoak, fantasiak, abenturak eta komediak elkarbizitzaren aldeko benetako gizarte plurala irudikatuko dute.

Ohiko elementu eszenikoez gain, pantaila bat izango dugu gure herrian bizi diren haur errealak eta jatorrizko tokietako paisaiak erakusteko. Abesti eta dantzek antzerki-ibilaldi honetarako hariak izango dira, eta Passepartout-en zirku-elementuek leku exotikoak eta garraiobideak irudikatuko dituzte, hala nola, itsasontziak, trenak edota globoa, hori guztia etxeko ganbaratik mugitu gabe.

Ekoizpen berri honetarako inguratzeko soinuari deritzonari esker obran murgiltzeko esperientzia planteatzen dugu. Publikoa ez da lekuko soila, abenturan murgiltzea da xedea. Ikusleak gertaeren lekuetan izango dira, entzundakoari esker eszenatokitik eta besaulkietatik bidaia egingo dute. Asmoa ikusleek dramaturgiaren parte izatea da, zer eta, soinuari esker. Hau da, ikuslegoa abenturaren parte aktibo izatera gonbidatuko dugu.

Horretarako soinua ez da soilik eszenatokiko iturri konbentzionaletik etorriko, baita estrategikoki jarritako iturrietatik ere. Entzumenaz baliatuta ikusleek leku anitzetako giroa biziko dute eta garraiobide bakoitzak igorritako emozioak eta dardarak sentituko dituzte.

Iraupena: 59′.

Adin gomendatua: 5-12 urte eta familia

Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Ugaitz Alegria Ituarte

Elenkoa: Andrea Covadonga, Jon Casamayor, Sara Barroeta, Leire Ormazabal

Ekoizpena:  GLU GLU.

Antzerkia

Arrainak bihotzean

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Martina zain dago eta beldur da. Aita noiz etorriko zain dago. Eta beldur da. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari eta ezin izango dio eutsi ez kainabera ezta beldurrari ere. Horrela bada bidaia bat hasiko du itsas hondoan, aita aurkitu asmoz hasten den bidaia bat, horretarako arrainen eta beldurraren hizkuntza ikasi behar badu ere.

Antzerkia

Pintto Pintto

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Erropa garbitegi batean, txukuna, ordenatua eta umore txarrekoa den langile bat, bere lankidearekin harremandu behar da. Azken hau, despistatua, desordenatua eta oso alaia da, eta batez ere ez ditu arauak gustoko.

Bat-batean galdutako txakurkume bat agertuko da garbitegian, eta agerpen honek munduarekiko duten ikuspegia eraldatuko die.

Umorez eta samurtasunez azalduriko istorio bat da Pintto Pintto; horren bidez, gure ingurukoekin harremantzeko dugun eran hausnartu nahi dugu.

 

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Javi Renovales, Iván Alonso
  • Jatorrizko ideia: Anima Maravillas Teatro
  • Antzezleak: Miren Larrea, Valentina Raposo
  • Musika: Fran Lasuen
  • Eszenografia: ATX Teatroa
  • Iraupena: 50 minutu
  • Hizkuntza: Testurik gabe
  • Ikuslea: +3 urte
Antzerkia

Sexberdinak

Eguna eta ordua
Language
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai. Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Fitxa

  • Zuzendaria: Mireia Gabilondo
  • Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
  • Aktoreak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
  • Espazio eszenikoa: Fernando Bernués
  • Argiztapenaren diseinua: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martínez - Dock Studio
  • Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Ekoizleak: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Tanttaka Teatroa
Antzerkia

El nadador de aguas abiertas

Eguna eta ordua
Language
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lekua
Gezala Auditoriuma

Nilo aktore kaskarra da, eta jadanik ez diote lanik ematen. Emazteak utzi egin du eta bera pentsamendu autosuntsitzaileen espiralean murgildu da. Walrus, familiako trauma bat ezkutatzen duen igerilari adituari esker, berrogeita zortzi urterekin Nilok igeri egiten ikasiko du, eta bide horretan, bere bizitzako ikasgairik garrantzitsuena ere jasoko du.

Testua: Adam Martin Skilton. Moldaketa: María Goiricelaya. Zuzendaritza: Fernando Bernués. Antzezleak: Adolfo Fernández, Markos Marín