6-15 urte bitarteko Lezoko haur eta gazteek har dezakete parte lehiaketan eta lanak azaroaren 21-25 artean aurkeztu beharko dira Lezoko Udal liburutegian
Lezoko Udal Liburutegiak OrriBaKaR literatur lehiaketaren hirugarren edizioa martxan jarri du. Lezoko 6 eta 15 urte arteko haur liburutegiko bazkideek har dezakete parte.
Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek orri bakar bateko lanak aurkeztu beharko dituzte, beti ere euskaraz. Edozein genero literario onartuko da: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza eta abar.
Lanak azaroaren 21etik 25ra bitartean (biak barne) aurkeztu behar dira Udal Liburutegian. Lanak aurkezteko baldintzak ezagutzeko: www.lezo.eus/liburutegia.
Bost kategoria daude, eta kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira, beraz 10 guztira –liburuak erosteko 100 euroko txartelak–. Hauek dira kategoriak:
- A maila: 6 eta 7 urtekoak.
- B maila: 8 eta 9 urtekoak.
- D maila: 10 eta 11 urtekoak.
- E maila: 12 eta 13 urtekoak.
- F maila: 14 eta 15 urtekoak.
Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 16n izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.