OrriBakaR literatur lehiaketako sarituak

Al, 2016-12-19 10:31

Ostiral arratsaldean banatu ziren III. OrriBakaR literatur lehiaketaren sariak.  Guztira 10 lan saritu dira eta irabazleek liburuak erosteko 100 euroko baleak jaso dituzte.

Lezoko Udal Liburutegiak antolatutako OrriBakaR literatura lehiaketaren III. edizioak baditu sarituak. Ostiral arratsaldean burutu zen sari-banaketa ekitaldia eta udal gobernua ordezkatuz, bertan izan zen Noemi Arberas zinegotzia.

Aurtengo edizioan, guztira, 82 lan jaso dira eta horien artean, Pello Añorga ipuin-kontalariak hautatu ditu irabazleak. 10 lan izan dira sarituak eta irabazleek liburuak erosteko 100 euroko bale bana jaso dute. Saritutako lanak Lezoko Udal liburutegiak argitaratuko ditu.

Hauxek izan dira aurtengo irabazleak mailaz-maila: 

"A" maila: 6 eta 7 urtekoak.
(Lan bakarra aurkeztu da eta epaimahaiak saririk ez ematea erabaki du)

"B" maila: 8 eta 9 urtekoak.

  • Uxue Palos Mayoral: “Bi koloretako neskak”
  • Ane Jaunarena Cereijo: “Baso urdinaren sekretua”

"D" maila: 10 eta 11 urtekoak.

  • Maren Galvez Garmendia: "Txapelketarako ipuina"
  • Asier Olaziregi Landaburu: "Asierrek ez du mugikorrik"
  • Naroa Jimenez Mouriño: "Beste behin"

"E" maila: 12 eta 13 urtekoak.

  • Ibai Olaziregi Landaburu: "Izenik gabeko gutuna"
  • Uxue Diez Mateos: "Mundu berri bat"

“F” maila: 14 eta 15 urtekoak.

  • Maialen Malles Goienetxea: "Lorearen egunerokoa"
  • Andrea Isasi Neves: "Aitarentzat eskutitza"
  • Haizea Muñoa Urdanpilleta: "Aitonari gutuna"

 

Arloa edo saila