Urteko azken euskarazko literatur solasaldia

Or, 2016-11-18 15:33

Abenduaren 14ean, asteazkena, euskarazko literatur solasaldia ospatuko da. Izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna azaroaren 30a da. Datorren saioan Joseba Sarrionandiaren “Narrazioak” liburua izango dute solaskideek hizpide.

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, aurtengo euskarazko azken literatur solasaldia izango da abenduaren 14an. Solasaldia, ohikoa den moduan, liburutegian izango da arratsaldeko 18:30ean.

Egun horretan, Joseba Sarrionandiaren “Narrazioak” liburua izango dute hizpide solaskideek.

Solasaldian parte hartu nahi dutenek, azaroaren 30a dute izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna.

Azaroaren 22an, gaztelerazko literatur solasaldia

Datorren asteartean, azaroaren 22an, gaztelerazko literatur solasaldia ospatuko da liburutegian. Kasu honetan, Sakiren “Alpiste para Codornices” liburuaz hitz egingo dute solaskideek.


 

Arloa edo saila