Irakurleen klubak antolatu ditu liburutegiak

Az, 2011-10-05 17:22

Aurten lehen aldiz, Lezoko liburutegiak irakurleen kluba prestatu du. Zehatzago izateko, bi klub izango dira; bata euskarazko irakurleena eta, bestea, gaztelerazkoena.

Talde bakoitzak urtean zehar lau liburu irakurri eta komentatuko ditu. Irakurtzeko bizpahiru asteko tartea emango da, eta ondoren, aldez aurretik lotutako egunean, liburua taldean komentatzeko elkartuko dira irakurleak.

Egitasmoan parte hartu nahi duenak baldintza bakarra bete behar du: irakurzalea izatea. Izena emateko epea amaitzen ari da, beraz, interesa duenak jo dezala lehenbailehen Lezoko liburutegira. Tel: 943 51 95 92 

Informazio gehiago nahi izanez gero, eta urte honetarako aukeratutako liburuak zein diren kontsultatzeko begiratu ondorengo loturetan:

 

Arloa edo saila