Gaztelaniazko Irakurketa Klubaren solasaldi literarioa izango da urtarrilaren 29an, 18:30ean, udal liburutegian.
Urteko lehen solasaldia Philip Roth idazle estatubatuarraren “Patrimonio. Una historia verdadera (1991)” lanaren gainean izango da.
Euskarazko Irakurketa Klubaren lehen saio literarioa, berriz, otsailaren 25ean, astelehena, izango da. Euskarazko lehen solasaldira gerturatzen direnek Garazi Kamioren “Beste norbaiten zapatak” lanean kontatzen diren ipuinak izango dituzte hizpide. Partaideek otsailaren 4tik 8ra bitartean izango dute liburua jasotzeko aukera udal liburutegian.
Irakurketa Klubaren inguruko informazio gehiago Lezoko webguneko zerbitzuen barruan aurkituko duzue, liburutegia izeneko atalean.
Horrez gain, Lezoko Udal Liburutegiak bere Blog propioa ere badauka. Bertan aurkituko dituzu bai irakurketa klubeko eta bai liburutegiari buruzko azken berriak.