Zazpi saioa izango dira; guztiak asteazkenetan udal liburutegian 18:30ean
Lezoko Udal liburutegian udazkeneko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte. Guztira zazpi saioa izango dira: lehena, urriaren 16an, eta azkena, azaroaren 27an. Lau eta zazpi urte arteko umeei zuzendutakoak izango dira, eta guztiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, udal liburutegian. Era berean, saio guztiak asteazkenetan izango dira.
Ipuin-kontaketa zikloa Pello Añorgak estreinatuko du, Botila bete kontu kontakizunarekin. Haren ondotik, beste sei kontalari entzuteko aukera izango da. Hauxe da Udazkeneko ipuin-kontalarien egutegia:
- Urriak 23, Ixabel Millet: Kamishibai blai
- Urriak 30, Xalto pailazoa. Amets gaiztoari, Txinbalon
- Azaroak 6, Lupe Lekuona. Animalien ipuinak
- Azaroak 13, Maite Franko. Mundipurdiko ipuinak
- Azaroak 20, Aritz Gorrotxategi. Liburuek badituzte gurpilak
- Azaroak 27, Mikel Susperregi.Fraxkitoren errepertoyo galdua