Udal liburutegian izango da, bihar, 18:30etik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak bihar hasiko dira. Pello Añorgak kontatuko du estreinakoa, 18:30etik aurrera. Botila bete kontu izeneko saioa entzuteko aukera izango dute Udal liburutegira gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da–.
Datorren asteazkenean izango da bigarrena. Egun horretan Ixabel Milletek Kamishibai blai ipuina kontatuko du.
Arloa edo saila