Udal liburutegian izango da, asteazkenean, 18:30etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen du, eta asteazkenean laugarren saioaren txanda izango da. Lupe Lekuonaren emanaldia izango da, 18:30etatik aurrera. Animalien ipuinakizeneko lana entzuteko aukera izango dute Udal liburutegira gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da–.
Datorren asteazkenean izango da bosgarrena. Egun horretan Maite Frankok Mundipurdiko ipuinak kontakizuna eskainiko du.
Arloa edo saila