Udal liburutegian izango da, asteazkenean, 18:30etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen du, eta asteazkenean bosgarren saioaren txanda izango da. Maite Frankoren emanaldia izango da, 18:30etatik aurrera. Mundipurdiko ipuinakizeneko lana entzuteko aukera izango dute Udal liburutegira gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da–.
Datorren asteazkenean izango da azken aurrekoa, seigarrena. Egun horretan Aritz Gorrotxategik Liburuek badituzte gurpilakkontakizuna eskainiko du.
Arloa edo saila