Udazkeneko ipuin-kontaketa saioko azkenekoa izango da; aurrekoak bezala Udal liburutegian, asteazkenean, 18:30etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu duen Udazkeneko ipuin-kontaketa zikloa asteazken honetan amaituko da Mikel Susperregiren saioarekin. Zazpigarren emanaldia, aurreko guztiak bezala, 18:30ean hasiko da –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da–. Susperregik Fraxkitoren errepertoyo galdua izeneko lana eskainiko du.
Ipuin-kontaketa zikloa 1994 urteaz geroztik egiten da, eta oso harrera ona izan ohi du. Aurten ere, asistentzia handia izan da, saioko 50tik gora neska-mutil gerturatu baitira Udal Liburutegira.