Udal liburutegian izango da, asteazkenean, hilak 15, 18:15etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen dute, eta asteazkenean bigarren saioaren txanda izango da. Pello Añorga izango da liburutegian 18:15etatik aurrera, eta bertara gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da– Zapatagorri izeneko ipuina entzuteko aukera izango dute.
Urriaren 29an izango da hirugarrena saioa. Egun horretan Eñaut Gorbeak Hala bazan edo ez bazan… ipuina kontatuko du.
Arloa edo saila