Udal liburutegian izango da, asteazkenean, hilak 19, 18:15etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen dute, eta asteazkenean seigarren saioaren txanda izango da. Lupe Lekuona izango da liburutegian 18:15etatik aurrera, eta bertara gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da– Untxitxo txuria izeneko ipuina entzuteko aukera izango dute.
Azaroaren 26an izango da zazpigarren eta azken saioa. Egun horretan Ines Bengoak Munduko ipuinak ipuina kontatuko du.
Arloa edo saila