Azkeneko saioa izango da, aurrekoak bezala asteazkenean Udal liburutegian 18:15etatik aurrera
Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak asteazkenean, hilak 26, amaituko dira. Egun horretan Ines Bengoa izango da liburutegian 18:15etatik aurrera, eta bertara gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da– Munduko ipuinak izeneko ipuina entzuteko aukera izango dute.
Arloa edo saila