Lehenengo edizioko balorazioa positiboa da, 85 lan aurkeztu dira
Joan den ostiralean OrriBakaR literatura lehiaketako sariak banatu ziren Lezoko Udal Liburutegiak. Lehenengo edizioan genero literario ezberdineko –bertsoak, olerkiak, ipuinak, kazetaritza lanak, eta abar– 85 lan aurkeztu dira bost kategoriatan, eta antolatzaileak balorazio “positiboa egin dute, lehenengo urtea dela kontuan hartuta”.
Kategoria bakoitzean bi sari banatu ziren, guztiak berdinak: liburuak erosteko 75 euroko txartela –Ainhoa Intxaurrandieta zinegotzia izan zen sari banaketan–. Hauek dira irabazleak:
- A maila, 6-7 urte. Elene Telletxea Yarzabal (Herrihandi) eta Maddi Artola Sarasola (Zabarre eta Oreitzene)
- B maila, 8-9 urte. Aimar Aginaga Errasti (Adreilu lapurra) eta Endika Osa Urkizu (Esku trebeak).
- D maila, 10-11 urte. Ibai Olaziregi Landaburu (Txiste-laburrak) eta Sofia Vazquez Arena (Mirari eta Elurren abenturak).
- E maila, 12-13 urte. Araitz Sarasua Zinkunegi (Gehiago ez) eta Martin Ruiz Egaña (Lezo 1936).
- F maila, 14-15 urte. Amaia Resende Eguiluz (Aurrera egiteko garaia da) eta Ilargi Zipitria Sinde (Ez nuen ezer, dena onartu nuen arte).
Arloa edo saila