Urtarrilaren 27an, lehen literatura solasaldia

Ar, 2015-01-13 11:28

Urtea amaitu bitartean zortzi egingo dira, lau euskaraz eta beste horrenbeste gazteleraz  

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, 2015ean zehar zortzi literatura solasaldi egingo dira, lau euskaraz eta beste lau gazteleraz. Euskarazkoak, asteazkenetan izango dira, eta Ane Mayozek dinamizatuko ditu. Gaztelerazkoak, berriz, asteartetan, eta Javier Minak egingo ditu dinamizatzaile lanak. Guztiak liburutegian egingo dira, 18:30etatik 20:00etara.

Zortzietan lehena urtarrilaren 27an izango da: egun horretan, Evelyn Waugh-en Merienda de Negros liburuaren inguruko solasaldia izango da. Izena emateko eta liburua jasotzeko azkeneko eguna urtarrilaren 16a da, ostirala.

Urte osoko egutegia
Jarraian, urtean zehar antolatu diren literatura solasaldien egutegia.

  • Otsailak 18. Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da
  • Martxoak 31. Patrick Modianoren Dora Bruder.
  • Apirilak 22. Lander Garroren Gerra txikia
  • Maiatzak 26. Luis Landeroren El balcón en invierno.
  • Urriak 21. Bertol Arrietaren Alter ero.
  • Azaroak 17. John Williamns-en Stoner.
  • Abenduak 16. Lourdes Oñederraren Intemperies (babes bila).
     
Arloa edo saila