Asteartean egingo da, 18:30etatik 20:00etara Udal Liburutegian, gazteleraz
Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, datorren asteartean, hilak 27, urteko lehenengo literatura solasaldia egingo da. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.
Evelyn Waugh-en Merienda de Negros liburuaren inguruko solasaldia izango da egun horretan, eta Javier Minak egingo ditu dinamizatzaile lanak. Gazteleraz izango da.
Hurrengoa, euskaraz
Bigarren solasaldia euskaraz izango da, otsailaren 18an. Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da liburuaren ingurukoa izango da.
Arloa edo saila