Londres kartoizkoa da, solasaldian

Ar, 2015-01-27 15:00

Izena eman eta liburua jasotzeko azkeneko eguna ostirala da, urtarrilaren 30a

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, otsailaren 18an euskarazko lehenengo literatura solasaldia egingo da. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.

Unai Elorriagaren Londres kartoizkoa da liburuaren inguruko solasaldia izango da egun horretan, eta Ane Mayozek egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Bertan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30era arteko epea izango dute izena eman eta liburua jasotzeko.
 

Arloa edo saila