El balcón en invierno, solasaldian

Or, 2015-05-22 08:54

Luis Landeroren liburua izango dute hizpide maiatzaren 26ko literatura solasaldian

Datorren asteartean, maiatzak 26, gaztelerazko literatura solasaldia egingo da Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.

Luis Landeroren El balcón en invierno liburua izango dute Javier Minak dinamizatuko duen solasaldian.

Uda aurreko azkeneko saioa izango da. Hurrengoa ez da urrira arte iritsiko, hain zuzen, 21ean. Egun horretan Bertol Arrietaren Alter ero lana aztertuko da.
 

Arloa edo saila