Zazpi saio izango dira; guztiak asteazkenetan udal liburutegian 18:15etatik aurrera
Lezoko Udal liburutegian udazkeneko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte. Guztira zazpi saio izango dira: lehena, urriaren 7an, eta azkena, azaroaren 25ean. Lau eta zazpi urte arteko neska-mutilei zuzendutakoak izango dira, eta guztiak arratsaldeko 18:15ean hasiko dira, udal liburutegian. Saio guztiak asteazkenetan izango dira.
Ipuin-kontaketa zikloa Mikel Susperregik estreinatuko du, Dona dona katona kontakizunarekin. Haren ondotik, beste sei kontalari entzuteko aukera izango da. Hauxe da Udazkeneko ipuin-kontalarien egutegia:
- Urriak 14, Pello Añorga: Munstro bat eta munstro bi
- Urriak 28, Ines Bengoa: Ipuin euria
- Azaroak 4, Maite Franko: Matulutulu (Afrikako ipuinak)
- Azaroak 11, Ixabel Millet: Galtzagorriak dantzan
- Azaroak 18, Lupe Lekuona: Kamishibai, ipuinaz blai
-
Azaroak 25, Lur Korta: Otsoz otso