Bigarren edizioa martxan da: lanak azaroaren 16tik 20ra bitartean aurkeztu behar dira
Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatura lehiaketaren bigarren edizioa abiatu du, 6 eta 15 urte arteko lezoarrentzat edo-eta liburutegiko bazkideentzat.
Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek orri bakar bateko lanak aurkeztu beharko dituzte, beti ere euskaraz. Edozein genero literario onartuko da: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza eta abar.
Lanak azaroaren 16tik 20ra bitartean (biak barne) aurkeztu behar dira Udal Liburutegian. Lanak aurkezteko baldintzak loturan irakur daitezke.
Bost kategoria daude, eta kategoria bakoitzean bi sari bantuko dira –liburuak erosteko 75 euroko txartelak–. Hauek dira kategoriak:
- A maila: 6 eta 7 urtekoak.
- B maila: 8 eta 9 urtekoak.
- D maila: 10 eta 11 urtekoak.
- E maila: 12 eta 13 urtekoak.
- F maila: 14 eta 15 urtekoak.
Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 11n egingo da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira. Loturan, lehenengo edizioko lan sarituak.