“Stoner”, literatura solasaldian

Ar, 2015-10-27 13:39

Izena eman eta liburua jasotzeko azkeneko eguna ostirala da, urriaren 30a

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, azaroaren 17an gaztelerazko azkeneko literatura solasaldia egingo da. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.

John Williamsen Stoner liburuaren inguruko solasaldia izango da egun horretan, eta Javier Minak egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Bertan parte hartu nahi dutenek urriaren 30era arteko epea izango dute izena eman eta liburua jasotzeko.
 

Arloa edo saila