OrriBakarrek baditu irabazleak

Al, 2015-12-14 14:59

Hamar lan saritu dituzte, liburuak erosteko 75 €ko bale banarekin

OrriBakar literatura lehiaketa sariketako bigarren edizioa arrakastatsua izan da. Partehartze datuei erreparatu baino ez dago: 113 lan aurkeztu dira, lehenengo edizioan baino 28 gehiago.

Pello Añorga ipuin-kontalariak egin ditu epaile lanak. Eta hauek dira irabazleak, mailaz maila:

A maila, 6-7 urte

  • Irati Lobete Sistiaga, Laura eta koloretako gaua eta eguna.
  • Unax Rebollo Ramos, Mukiak.

B maila, 8-9 urte

  • Ane Jaunarena Cereijo, Kolore gabeko mundua.
  • Maddi Artola Sarasola, Mattin Matxinsaltoa.

D maila, 10-11urte
Ibai Olaziregi Landaburu, Tximista baten madarikazioa.
Asier Olaziregi Landaburu, Nire arraina Manueltxo VII.

E maila, 12-13 urte
Elena Pais Barral, Perutxo Egungaldu Umetopian.
Andrea Isasi Neves, Hostoak hasiz zu hurbilduz.

F maila,14-15 urte
Ane Viaña Hernaez, Argi izpi bat.
Leire Fernandez Mindegia, Gaurko galderak, biharko erabakiak

Sari-banaketa ekitaldian Kepa Garbizu alkatea izan zen. Irabazleek 75 €ko bale bana jaso dute, liburuak erosteko, eta euren lanak liburutegiko blogean argitaratuko dira.  
 

 

 

Arloa edo saila