Oporren ostean, liburutegia zabalik

Og, 2016-03-31 14:15

Bazkide txartela egitea doakoa da, eta mailegu zerbitzuaz baliatzeko aukera ematen du

Datorren astelehenean, apirilak 4, Andreone Udal Liburutegiak ateak zabalduko ditu Aste Santuko oporrengatik itxita egon ondoren. Ordutegia honakoa da: astelehenetik ostegunera, arratsaldez (16:00-20:00); eta ostiraletan, goizez eta arratsaldez (9:00-13:00 eta 16:00-20:00).

Bazkide egin
Udal Liburutegiko sarrera librea eta doakoa da, baina mailegu zerbitzuaz baliatzeko bazkide txartela beharrezkoa da. Bazkide txartela doakoa da, eta ez da argazkirik behar. Eskuratu ahal izateko inprimakia bete baino ez da egin behar.

Bazkide txartelarekin Lezoko Udal Liburutegian dauden 20.000 item eskura ditzakezu, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko kide diren Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi guztietan erabili dezakezu.
 

Arloa edo saila