BERDINTASUN KONTSEILUA SORTZEKO BIGARREN BILERA HILAREN 22AN

Al, 2025-01-20 10:31

Lezoko Udaleko bileran parte hartzeko gonbidapena egin die berdintasunaren alde lan egin nahi duten norbanako eta eragileei. Bilera asteazkenean, hilaren 22an izango da, 18:00etan Kultur Aretoan.

Berdintasunaren inguruan gogoeta egin eta elkarlanerako eta adostasunak bilatzeko espazioa izan nahi du kontseiluak, oro har udal politiketan eta bereziki berdintasun politikan eragiteko. Gainera, berdintasunaren alde apostu egiten duten pertsonen eta eragile sozialen sarea sortzeaz gain, emakumeen parte-hartzea, ahalduntzea eta protagponismoa sustatu nahi da ekimenarekin. Horrekin batera, emakumeen parte-hartze sozial eta politikoaren defizitari aurre egitea, euren herritartasun aktiboa indartzea eta talde feministen eta emakume taldeen lanari aitortza egitea lortzeko asmoz. 

Aipatu bezala, kontseilua sortzeko bigarren bilera urtarrilaren 22an izango da, 18:00etan Kultur Aretoan. Bertan, sortzeke dagoen organoaren nondik norakoez eztabaidatuko dute: helburuak, osaera, konpromisoak, sartzeko moduak, lehentasunak, prozesuaren diseinua eta abar, beti ere, duela urte batzuk adostutako dokumentutik abiatuta. 

Lehen bilera 2024ko urrian egin zen eta Gaxuxa, Lezdi, Etxetxo, Allerru, Piztu Lezo, Ttakun eta Iruntzen elkarte eta taldeetako ordezkariek hartu zuten parte. 

Arloa edo saila