Maintzine eremuko biribilgune berriko asfaltatze lanak egingo dira gaur eta bihar

Al, 2023-09-11 15:57

Irailaren 11n eta 12an egingo dira 22:00etatik 06:00etara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi dio udalari Maintzine eremuko biribilgune berriko asfaltatze lanak aste honetan egitea aurreikusi dela, (meteorologiaren arabera).

Hala, irailaren 11n eta 12an egitea erabaki da 22:00etatik 06:00etara.

Lan hauek egiteko GI-2638 errepideko bi puntu trafikora itxiko dira:

- GI-2638 0+560 kp-a Altamirako biribilgunean, Pasaia Donibaneko noranzkoan.

- GI-2638 1+280 kp-a Gaintxurizketatik Lezorako noranzkoan.

Hortaz, Pasai Donibanera edo Lezoko herrigunera joan behar diren autoak Lezoko herriko kaleetatik igaro beharko dira.

Hala ere, moztutako tarte horietan jatorria edo helmuga duten ibilgailuei pasatzen utziko zaie. Bestalde, zirkulazio alternatibo gisa, Pasai Donibanetik Errenteriako noranzkoa irekita egongo da.

 Lanak Otegi-Gaztañaga enpresak egingo ditu.