Abenduaren 13an, Itxaso Martinen “Ni,Vera” liburuari buruzko urteko azken euskarazko literatur solasaldia gauzatuko da; solasaldian parte hartzeko azaroaren 30a baino lehen liburua jaso beharko da.
Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen dituen euskarazko urteko azken literatur solasaldia Itxaso Martin idazlearen “Ni, Vera” liburuari buruzkoa izango da. Solasaldia abenduaren 13an izango bada ere, liburua jasotzeko azken eguna azaroaren 30a da.
Gaztelerazko urteko azken saia azaroaren 21ean ospatuko da udal liburutegian. Kasu honetan, literatur solasaldia Javier Minak dinamizatuko du eta John Banvilleren “El Mar” liburuz mintzatuko dira.