IV. OrriBakaR literatur lehiaketak baditu irabazleak

Az, 2017-12-13 13:39

Sari-banaketa ekitaldia ostiralean, abenduaren 15ean, izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.

Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du aurten ere, Lezoko 6 eta 15 urte arteko haurrentzat.

Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek edozein genero literarioko baina orrialde bakar bateko lanak aurkeztu behar izan dituzte, beti ere euskaraz.

Dagoeneko epaimahaiak hautatu ditu kategoria bakoitzeko irabazleak:

- (6-7 urte) Lanik ez da aurkeztu.
- (8-9 urte) Aiora Intxaurrandieta Amiano: "Miren ilargian"
- (8-9 urte) Jon Susperregi Azpiroz: "Aske bizi nahi zuen astoa"
- (10-11 urte) Ane Jaunarena Cereijo: "Shiva"
- (10-11 urte) Garazi Lizarraga Gallardo: "Tim hilerrian"
- (10-11 urte) Eneko Malles Goienetxea: "Lizarpe hipika misteriotsua"
- (12-13 urte) Nagore Nieva Blanco: "Untxi arraroa"
- (12-13 urte) Xabat Manso Anbustegi: "Agatodora, espartar erregea"
- (12-13 urte) Xiker Gabirondo Enriquez: "Madelinen kondaira"
- (14-15 urte) Haizea Muñoa Urdanpilleta: "Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna"
- (14-15 urte) Andrea Isasi Neves: "Itxaron iezadazu ama"

Beraz, guztira 10 sari banatu dira eta irabazleek liburuak erosteko 100 euroko txartelak jasoko dituzte.
Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 15ean, ostiralean, izango da, 19:00etan Udal Liburutegian. Saritutako lanak Lezoko Udal Liburutegiko blogean argitaratuko dira.

 

Arloa edo saila