Martxoaren 28an Sándor Márai idazlearen “El último encuentro” liburua hizketa gai izango duen literatur solasaldirako liburua jasotzeko azken eguna otsailaren 28a da
Lezoko Udal Liburutegiak antolatzen dituen literatur solasaldietan hurrengoa, Sándor Márai idazlearen “El último encuentro” liburuari buruzkoa izango da. Solasaldia martxoaren 28an izango bada ere, liburua jasotzeko azken eguna otsailaren 28a da.
Beraz, gaztelerazko literatura saio honetan parte hartu nahi dutenek Udal Liburutegian jaso beharko dute liburua eta ohikoa den moduan literatur solasaldia 18:30etik 20:00etara egingo da Lezoko Udal Liburutegian eta Javier Mina izango da dinamizatzailea