Aurtengoan, osasun krisialdia medio, ez da sari-banaketa ekitaldirik egingo baina irabazleak udal liburutegian jaso ahal izango dute beren saria.
Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketaren zazpigarren edizioa antolatu du herriko 6 eta 15 urte bitarteko haurrentzat.
Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek edozein genero literarioko lanak aurkeztu behar izan dituzte, betiere orrialde bakar batean idatzita eta euskaraz, noski.
Dagoeneko epaimahaiak hautatu ditu kategoria bakoitzeko irabazleak:
- (6-7 urte) Aketi Arrastua Susperregi: “Joxe eta behia”
- (8-9 urte): Ane Askasibar Lopetegi: “Perretxiko magikoak”
- (8-9 urte): Uxuri Urkizu Salaberria: “Pultsera magikoa"
- (10-11 urte): Hegoa Illarreta Beñaran: “Afrikako hodeiak”
- (10-11 urte): Jimena Olmos Altube: “Bakarrik”
- (12-13 urte): Ibon Arribas Alvarez de Eulate: “Margolaria”
- (12-13 urte): Aitana Huici Moran: “Mundua salbatu zuten haziak”
- (12-13 urte) Ane Jaunarena Cereijo: “Bizi ala iraun”
- (14-15 urte): Naroa Jimenez Mouriño: “Ez gara mutu geratuko”
- (14-15 urte): Naia Malmierca Silvan: “Haizeak eramaten nauen tokira”
Beraz, guztira 10 sari banatu dira eta irabazleek liburuak erosteko 100 euroko txartelak jasoko dituzte.
Esan bezala, osasun krisialdia medio, aurten ez da sari-banaketa ekitaldirik egongo baina irabazleak udal liburutegian jaso ahal izango dituzte aipatu bonuak liburutegiko ohiko ordutegian.