6-15 urte bitarteko Lezoko haur eta gazteek har dezakete parte lehiaketan eta lanak azaroaren 20a artean aurkeztu ahal izango dira Lezoko Udal liburutegian.
Urtero legez, Lezoko Udal Liburutegiak OrriBakaR literatur lehiaketa jarri du jada martxan. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da eta ohikoa den bezala Lezoko 6 eta 15 urte arteko haurrek edo liburutegiko bazkideak diren haurrek har dezakete parte.
Izenak dioen bezala, parte-hartzaileek orrialde bakar bateko lanak aurkeztu beharko dituzte, beti ere euskaraz eta argitaragabea. Edozein genero literario onartuko da: bertsogintza, olerkigintza, ipuingintza, kazetaritza, komikigintza… Gaia ere, librea izango da.
Aurtengoan, baina, COVID-19aren eraginez, lanak aurkezteko epea zabaldu du udal liburutegiak. Epe hori dagoeneko zabalik dago eta parte-hartzaileek azaroaren 20a bitarte izango dute beren lanak liburutegian aurkezteko. Lanak aurkezteko baldintzak ezagutzeko: www.lezo.eus/liburutegia.
Bost kategoria daude, eta kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira, beraz 10 sari banatuko dira guztira - liburuak erosteko 100 euroko txartelak–. Hauek dira kategoriak:
- A maila: 6 eta 7 urtekoak.
- B maila: 8 eta 9 urtekoak.
- D maila: 10 eta 11 urtekoak.
- E maila: 12 eta 13 urtekoak.
- F maila: 14 eta 15 urtekoak.
Sari-banaketa ekitaldia abenduaren 11n izango da, 19:00etan Udal Liburutegian.