Renfek jakinarazi duenez, Donostiako Atotxako geltokiaren inguruko azpiegiturak hobetzeko obren ondorioz, ez da tren zerbitzurik izango Hernani eta Irun artean 15 eta 16 egunetan (larunbata eta igandea). Bidaiarien mugikortasuna bermatzeko, ordea, Renfek errepide bidezko garraioa ahalbidetuko du.
Lanek dirauten bitartean, Lezoko tren geltokian autobusak egongo dira Renfeko erabiltzaileen mugikortasuna bermatzeko.
Aldirikoak
- Hernani eta Irun artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan, Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo, Errenteria, Irungo Bentak eta Irun geltokiak eginez.
- Mikrobusak erabiliko dira bidaiariak Hernani, Martutene, Loiola eta Donostiako geltokien artean bi norabideetan transbordatzeko.
Distantzia ertaineko trenak
- Irun eta Andoain artean autobusak ibiliko dira, bi noranzkoetan, Irunen, Lezo Errenterian, Pasaian, Donostian eta Andoainen geltokiak dituztela.
Distantzia luzeko ibilbideak ere egokitu ditu Renfek, bidaiak bermatu eta irtenbideak emateko.
Informazio guztia eta aldaketa zehatzak www.renfe.com webgunean ikus daitezke.